Berrikuntza materialetan
Galdatzaile adituak, materialen gainean dugun ezagutza gure DNAren zatia da. Gure erronka teknologikoek materiala eboluzionatu egiten dute eta gure proposamenek haiekin batera egiten dute aurrera.
Gehiago eskatzen diegu materialei
Adituak gara metalurgian eta segurtasuneko osagaien diseinuan eta fabrikazioan. Soluzio arinduak eskaintzeko egiten dugu lan, eta produktuaren funtzionaltasuna hobetzen dugu materialen ezaugarrietatik abiatuta.
Etorkizuneko materialak
Materiala eboluzionatzen dugu produktuarekin eta teknologiarekin, aplikazio zorrotzagoetarantz. Osagai metalikoen fabrikatzaile adituak garen heinean, Burdinaren eta Aluminioaren inguruan egiten dugun berrikuntza lana funtsezkoa da, beste material batzuen ikerketan ere aurrera egiteko.
Proiektu garrantzitsuenak:
- Ederalsi: aluminiozko aleazioak
- Edercast: goi prestazioak dituzten burdinazko aleazioak
- Behe dentsitateko burdinazko aleazioak
- Aluminioa+: prestazio handiko aluminio aleazioak
Honako hauek eskaintzera bideratutako berrikuntza:
Arintzea
Higaduraren aurkako propietateen hobekuntza
Ezaugarri mekanikoen hobekuntza
Materialen birziklagarritasuna da, gure ustez, gure jardueraren inpaktua minimizatzeko bide bat. Goi prestazioak dituzten aleazioak lortzen laguntzen diguten proiektuen alde egiten dugu apustu, haiek berriro erabiliz.
Proiektu garrantzitsuenak
- Radius
Honako hauek eskaintzera bideratutako berrikuntza:
Produktu ekologikoagoak
Kostua
Edercast: goi prestazioak dituzten burdinazko aleazioak
EDERCAST, gure aleazioen familia, erresistentzia handiko aplikazioetarako pentsatuta dago. Ezaugarri mekaniko hobetuak dituenez, osagai arinduen diseinua errazten du.