Edertek, Zentro Teknologikoa
Berrikuntza sektoreko erronkak gainditzeko gure modu funtsezkoenetako bat da. Edertek, Fagor Ederlanen Zentro Teknologikoa, ideiak produktu, material eta prozesu berrietan eraldatzen diren tokia da.
Aurre hartzea, gure berrikuntza ereduaren giltzarria
Ederteken berrikuntza sentitu eta ukitu egiten da. Ideak soluzio berritzaile bihurtzen ditugu, gure esperientziatik eta produktuaren funtzionaltasunaren ezagutzatik abiatuta
Aurre hartzen diogu teknologiari, gure bezeroak lagunduz osagaien alderdi gakoen bidez. Gure ikertzaile taldeak produktu eta teknologia klabean egiten du lan, geure eginez sektoreko erronkak. Aktore protagonista garen neurrian, berrikuntza programa aintzindaria garatzen dugu, fokua gure teknologien aurrerapenean, arintzean, elektrifikazioan eta 4.0 Industrian jarriz.
Transferitzeko gaitasun handia: I+G eta ekoizpen lantegien arteko arrakala gabekoa
Gure instalazioak, bakarrik gure berrikuntza programari eskainiak, serieko ekoizpenaren antzeko benetako inguru bat islatzea ahalbidetzen dute eta garapenen transferentzia zuzena gure lantegietara.
- Berrikuntzako Unitate Aurreratua, HPDC, LPDC , Grabitate , Mekanizatu eta Galdaketako punta-puntako instalazioak dituena.
- Baliozkotzea eta saiakuntzak.
- Materialen zientzien laborategia.
Berrikuntza: Gauzak egiteko dugun era
Berrikuntza irekia eta kolaboratiboa
Ezagutzaren aldeko apustua eta berrikuntza eredu kolaboratiboa dira gure ikerketa jardueraren oinarriak. Gure bezeroen ingeniaritzetatik oso gertu egiten dugu lan, erronkak eta ahaleginak partekatuz automobilgintzaren eraldaketa teknologikoan. Zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta bazkideekin (partnerrekin) ditugun aliantzei esker soluzio berritzaileak garatu eta adimen kolektiboa etorkizuneko mugikortasunerantz sustatu ahal dugu.
IKERLAN
Zientzia eta teknologia arloko bikaintasunerako aliantza.
TECNALIA KORPORAZIO TEKNOLOGIKOA
Berrikuntza aplikaturako aliantza.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Aliantza akademikoa eta ikerketarakoa.
Etorkizuneko teknologoak prestatuz
Kooperatiba garenez, gure erakundearen giza balioaren aldeko apustua egiten dugu. Uste dugu pertsonak eta horiek duten talentua direla gure etorkizuna eta industriarena eraikitzeko oinarria. Aktiboki lan egiten dugu ikastetxeekin eta unibertsitateekin industriarantzako ezagutzaren transferentzia sustatzeko
Doktoregaiak
Prestakuntza DUALA
Praktikak eta proiektuak
Gure Kudeaketa Sistema
Berrikuntza da Fagor Ederlan taldearen jardueraren oinarria. Gure berrikuntza sistema eta prozesua arrakastatsua izan daitezela eta emaitzarik hoberenak lor ditzatela bermatzea funtsezko elementua da guretzat eta gure egiteko moduagatik bereizten gaituena. Horregatik, gure kudeaketa sistema berrikusi eta ziurtatzen dugu, sektoreko estandar handienen arabera, I+G+Bren sistemaren UNE 166002 ziurtagiria edukitzeko. Laneko prebentzioa eta segurtasuna lehentasuna da Fagor Ederlan taldean, eta Ederteken ezin liteke beste modu batera izan. Edertekek ISO 45001:2018 laneko segurtasun eta osasunaren ziurtagiria du.
Badakigu zein garrantzitsua den informazioaren eta gure IKT sistemen segurtasuna. Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko dugun Sistema hirugarren batek ikuskatu du, eta ENX-TISAX elkarteak eskatutako VDA ISA estandarraren araberakoa da.