Etorkizuneko lantegia
Adituak izanik teknologian eta balio kate osoaren ikuspegi integrala edukita, automobilgintzaren sektorearen erronkei aurretiaz egiten diegu aurre.
Garapen teknologikoa balio kate osoaren ikuspegi integralarekin
Bezeroaren gogobetetzea arau bat da Fagor Ederlanentzat. Gure lantegien fidagarritasun eta efizientzia produktibo oso handia eta osagai bakoitzaren fabrikazio espezializaturako teknologia egokia dira, elkartuta, gure berrikuntza programa teknologikoaren gakoak.
Berrikuntza teknologikoa eta prozesuen garapena
Berrikuntzarako eta prozesuen garapenerako dugun programaren jomuga da erantzun teknologiko optimoa eta efizienteena aurkitzea ahalik eta kalitate eta fidagarritasunik handienarekin.
Osotasunean eta aldi berean egiten dugu lan, gure eredu teknologikoan Produktuaren, Prozesuaren eta Materialen garapena txertatuta. Balio kate osoan soluziorik hoberenak aurkitzera bideratuta gaude.
Garapena
- Produktuaren Diseinua eta Balidazioa
- Prozesuen Diseinua ea Balidazioa
- Molde eta tresnerien Diseinua eta Balidazioa
Honako hauek eskaintzera bideratutako berrikuntza:
Efizientzia
Kalitatea eta fidagarritasuna
Malgutasuna
4.0 industria
4.0 industriako ikerketak eta proiektu espezifikoak garatzen ditugu, gure lantegien eta prozesu teknologikoen efizientzia eta leihakortasuna areagotzeko.
Kalitateko bikaintasuna, prozesuen efizientzia areagotze eta kontsumoen optimizazioa bilatzen dugu. Era berean, time to marketa murrizteko ari gara lanean, balio proposamena bezeroen premietara egokituta.