Zer eskaintzen eta zer bilatzen dugun

Jada etorkizunerantz mugitzen ari den zerbait handia gara eta pasioz gozatzen dugu denon artean eraiki dugunarekin. Automobilgintza gara eta bezeroei proposamen teknologikorik hoberena eta berritzailea eskaintzeko egiten dugu lan. Espezialistak gara, eta globalak. Egin bat gure erronkarekin eta izan zaitez partaide aktibo gure noratsun kooperatiboak gidatutako proiektu batean.

Zer eskaintzen dugun

Kooperatiba bateko kide izatea

Eta ideiak partekatu erakundearen maila guztietan, zure lankideengandik ikasi eta elkarrekin aurrera egin. Talde handi baten moduan sentitzen, pentsatzen eta jarduten dugu. Balioak eta ilusioa partekatuko dituzu proiektu desberdin eta bakarrean.

Automobilgintzan lan egitea lider batekin

Eta zure karrera garatu erreferentea den industria batean, non mundu mailan sektoreak dituen fabrikatzaile nagusienekin erronkak partekatuko dituzun.

Ingurune berritzailea eta ekologikoa

Jakin-minak gidatzen gaitu. Etengabeko garapenean, gure erronkak betetzeko modurik hoberena bilatzen dugu berrikuntzaren bitartez eta teknologia menderatuz. Karrera partekatuko duzu oso trebatutako ekipoekin eta garapen profesionalerako eta garapen pertsonalerako planak edukiko dituzu.

Mugitu munduan zehar

Eta lan egin gure jarduera garatzen dugun eskualde guztietan. Gure erabakitze zentro lokaletik lan gune integratzailea, multikulturala eta globala eraikitzen dugu.

ENPLEGATUTAKO PERTSONAK
3.500
14 lantegi, zentro teknologiko 1 eta 8 salmenta bulegotan
SORTUTAKO ENPLEGU IRAUNKORRA
500
Etengabe hazten. Gipuzkoako hirugarren enplegu emailea gara.
BAZKIDE KOPURUA
2.200
Mondragonen Industria Dibisioko kooperatibarik handiena, bazkide kopuruari begiratuta.
PRESTAKUNTZA ORDUAK
225.000
Etorkizuneko pertsonak eta profesionalak trebatzen, lidergoan eta gaitasun tekniko eta kudeaketakoetan.

Pertsonak trebatzen Automobilgintzaren etorkizunerako

Fagor Ederlanek programa zorrotz eta anbiziotsu bat dauka pertsonen garapenerako. Gure eredu kooperatiboak bultzatu eta sustatzen du batzuek besteengandik ikastea. Ideiak, proiektuak eta gauzak egiteko moduak partekatzen ditugu. Pertsonen garapen integralaren alde egiten dugu, lidergo programak eta kudeaketan eta gaitasun teknikoetan prestatzeko programak gauzatuz.

Mundu global honetan eta Automobilgintzaren bezain zorrotza den sektore batean aditu izateak ikasteko irrikitan dauden aprendiz bihurtu gaitu. Trebakuntza da gakoa.

Horren alde egiten dugu. Zure alde egiten dugu.

Zu izan zintezke

Andoni García
"Fagor Ederlanen aurrera eta gora egin ahal izan dut"
Andoni García
Mekanizazio arloko burua
Judith Muruamendiaraz
“Fagor Ederlanek egunez egun erronka berriei aurre egiteko aukera eman dit”
Judith Muruamendiaraz
Produktu Ingeniaritzako burua – Aluminiozko portamangetak
“Fagor Ederlanen, etengabe ikas dezaket, eta diziplina askoko ekipoetan eta kultura ezberdinetan parte hartu”
Kepa Barbarias
Kalitateko teknikaria
Amaia Bergaretxe
“Lan duina, bigarren aukera bat”
Amaia Bergaretxe
Saiakuntza Ez-suntsitzaileen Kontroleko langilea

Bat egin gure proiektuarekin

Fagor Ederlanek garapen esparru propioa dauka, non zure trebetasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko behar dituzun trebetasunak, ezagutzak eta konfiantza emango zaizkizun. Horrek eta gure proiektuko kide diren pertsonekiko dugun konpromisoak berezi egiten gaituzte.

Orain, inoiz baino gehiago, talentua duten pertsonak behar ditugu, gure ilusio bera eta gauzak egiteko dugun era bera daukaten pertsonak.

Bat egin gure proiektuarekin.
Equipo de trabajo

Lana bila?

Kontratatzen
ari gara.

Gurekin ikasi

Ikasleak praktikan eta proiektuetan.