Gobernantza etikoa
Gardentasuna, etika enpresariala eta gobernu ona dira gure proiektu kooperatiboaren gobernantza gidatzen duten printzipioak. Fagor Ederlanen, osotasunean, parte hartze aktiboan eta erabaki hartze arduratsuan oinarritutako kudeaketa eredua sustatzen dugu. Estandar etiko gorenak betetzeko konpromisoa hartzen dugu, gure bazkideekin, bezeroekin eta gizartearekin konfiantza harremanak sustatuta.

Jokabide kodea eta jardunbide arduratsuak
Fagor Ederlanen eta bere langile guztien konpromiso profesional, etiko eta arduratsua gure enpresa kulturaren funtsezko elementua da.
Jokabide Kodeak kudeaketa arduratsu baterako estandar zorrotzak jasotzen ditu, eta giza eskubideen eta ingurumenaren babesari lehentasuna ematen dio, nazioarteko lan arauak bermatzeaz gain, gure balio kate osoa kontuan hartuta.

Informazioaren Segurtasuna
Fagor Ederlanen badakigu zein garrantzitsua den informazioaren eta gure IKT sistemen segurtasuna. Horregatik, gure enpresan informazioa babesteko konpromisoa hartu dugu eta horretan ari gara lanean. Informazioa bermatzeko asmoz, Kudeaketa Sistema espezifiko bat garatu dugu, eta Informazioaren Segurtasunerako Batzorde bat eratu dugu, segurtasun hori sustatzeko eta bultzatzeko. Gainera, Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko dugun Sistema hirugarren batek ikuskatu du, eta ENX-TISAX elkarteak eskatzen duen VDA ISA estandarrarekin bat dator.

Hornidura kate arduratsua
Fagor Ederlanek estrategikotzat jotzen du hornidura katea era arduratsuan kudeatzea, eta, horregatik, hornitzaileei jasangarritasunaren alde hartuta duten konpromisoaren berri ematen die eta jasangarritasun maila hobetzeko irizpideak, baliabideak eta tresnak eskaintzen dizkie, hornidura kate osoan jasangarritasuna zabaltzea sustatuta.
Gure hornitzaileekin batera lan egiten dugu erositako produktuak eta zerbitzuak modu etikoan, gizartearekin arduratsu izanda eta ingurumena errespetatuta ekoizten eta banatzen direla ziurtatzeko hornidura katearen etapa guztietan.

