Startup-ekin lankidetzan ari gara
Gure berrikuntza prozesuak bizkortzeko irtenbideak bilatzen ditugu, gure erronkekin bat egiten duten balio proposamen erakargarriak eskaintzen dituzten startupekin lankidetzan egindako proiektuen bidez.

Gure zeregina ulertzen dugu, eta urte asko daramatzagu Fagor Ederlanentzat ideia berrietara eta proiektu handietara irekitzen, baina beti denon onura bilatuta.
Lankidetzarako aukerak identifikatzeko eta tratatzeko prozesu erraz bat eraiki dugu, eta malgutasunez eta arintasunez kudeatzen saiatzen gara.
Prozesu gardena aktibatzen dugu
Iristen zaigun proposamen bakoitzaren egokitasuna baloratzen dugu. Gure interesarekin bat egiten badu, hilabete bainogutx iagoko epean harremanetan jartzen gara proposamenaren egilearekin, balio proposamena eta gure behar eta helburuekin zertan egiten duten bat sakonago ezagutzea ahalbidetuko digun bilera bat ixteko. Bestela, mezu elektroniko bat bidaltzen dugu, atzera egiteko arrazoiak azaltzeko, eta proposamena gordetzen dugu, etorkizunean baliteke-eta harremanetan jartzea.
Harremanak ezartzen ditugu arau argiekin

intelektuala




Proiektu lerrokatuak hautatzen ditugu
Gure beharrekin edo erronkekin bat datozen balio proposamenak bilatzen ditugu. Enpresa gisa ditugun helburuak aldatuz doaz denborarekin, baina identifikatuta daude. Hona adibide batzuk:











Askotariko esperientziak ditugu
Azken urteotan 2.000 startup baino gehiagoko oinarriarekin lan egin dugu, 200dik gora startupekin jarri gara harremanetan, barruan ditugun ekipoekin hogeita hamar aldiz sustatu ditugu TOPAKETA sakonak, eta hainbat proiektu abiarazi ditugu lankidetzan, adibide hauetakoak bezala.

Predicción de defectos y modelos prescriptivos

Adiestramiento gamificado para planes de acogida

APP de comunicación interna (ederapp)

Reducción consumo eléctrico optimizando onda sinusoidal

Aplicabilidad de tecnología END a componentes LPDC

Capacitación en manejo de moldes mediante VR

Computer Vision y DL para detección defectos visuales

Estudio de conceptos y arquitecturas motor en rueda

Optimización del proceso de mecanizado

Incorporación de vídeo con IA al plan de adopción MS365

Piloto de plataforma para ecosistemas de innovación

Oferta conjunta consultoría tecnológica fabricación aditiva

Circularidad del refractario de aluminio

Partner en proyecto demostrador battery pack

Apoyo freelancer en proyectos de transformación digital
Eta batzuetan... Inbertsioak egiten ditugu
Startupekin lankidetzan aritzeko ereduaren helburua ez den arren, kasu jakin batzuetan inbertsio potentzial bat aztertzeko aukera dago, eta hori MONDRAGONeko funts korporatiboekin batera egiten dugu. Fagor Ederlanek startupetan inbertitzeko duen estrategiak hiru helburu hauei erantzuten die:

Harremanetan jartzeko formularioa
Startupa bazarete eta, zuen ustez, guri eskaintzeko balio garrantzitsu bat baduzue, gure helburuekin ondo lerrokatuta dauden balio proposamenen bidez lehiakideengandik bereiziko gaituen edo berrikuntza (teknologian zein kudeaketan) ekarriko digun balio bat baduzue..., jarri gurekin harremanetan. Hori baino ez duzue egin behar.
Nahikoa izango duzue honako formulario hau bete eta bidaltzea.

