Praktikak, proiektuak eta programa duala
Ikerketa proiektuetatik hasita lanaldi osoko praktiketara, moldatu Automobilgintzaren etorkizuna zure hazkundea eta garapena babesten duen kultura batean.
Automobilgintza, aurretik inoiz ikusi ez duzun moduan
Fagor Ederlanen ingurune hurbila, dinamiko eta kolaboratiboa aurkituko duzu, non hainbat lantalde internazionaletan eta diziplina askokoetan parte hartuko duzun, gure proiektuetako beste pertsona bat gehiago izanda. Ziurtatuko dugu ahalik eta konpetentzia gehien dituen profesional bat bihurtzeko behar dituzun ezagutzak, laguntzak eta orientabideak jasoko dituzula.
Kooperatiba eta enpresa globala garen heinean, eta automobilgintzan lider garenez, Fagor Ederlanen pertsonak gure erakundearen muina direla sentitzen dugu. Sektorearen etorkizuneko erronkei erantzuteko prestatuko zaitugu, zure garapen eta hazkunde pertsonalean eta profesionalean lagunduta.
Nolakoa izango da zure esperientzia?
Konfiantza norengan jarri edukiko duzu: Dakitena zuri irakasteko irrikitan dauden pertsonak edukiko dituzu ondoan. Ezagutzak eta esperientzia frogatua dituen norbait edukiko duzu beti ondoan, zure garapen profesionalean laguntzeko.
Ikasi, irakatsi eta lagundu egingo duzu. Zorrotzak izango gara geure buruarekin eta zurekin ere: kalitatea araua da gure sektorean. Bakoitzaren hoberena nahi dugu.
Zure ikaskuntza prozesuaren protagonista izango zara. Egitea, gure ustez, ikasteko modurik hoberena. Zure aurrerapena neurtzeaz arduratuko gara, zure esperientzia eraldatzailea bermatzeko.
Eskatu informazioa zure ikasketa zentroan edo
Zer eskaintzen dizugu?
Liderrak gara automobilgintzan. Goi mailako estandarrak dituen ingurune zorrotz batean ikasiko duzu, non fabrikatzaile nagusiak diren gure erreferentzia eta gida.
Ingurune berritzailea. Edertek gure Zentro Teknologikoak automobilgintzaren sektorearen etorkizuneko erronka handiei erantzuten die abangoardiako ikerketa proiektuen bitartez.
Gurekin batera eginda ikasiko duzu. Hainbat aditu taldetan sartuko zara, ingurune teknologikoetan trebatuko zara eta kudeaketan parte hartuko duzu.
Lankidetzarako kultura sendoa duen kooperatiba industriala gara. Pertsonengan sinisten dugu eta talde lana sustatuko dugu.
Metodologia frogatuak ditugu, zure ikaskuntza eta zure lanbidearen garapena beharrezkoak diren ezagutza gakoak praktikan jartzea bermatzeko.
Eskatu informazioa zure ikasketa zentroan edo
Ingeniaritza edo industriaren alorreko goi mailako prestakuntza zikloa ikasten duzu?
Zure bila ari gara
Jakin-mina duten pertsonak bilatzen ditugu, pertsona konprometituak, parte hartzaileak eta gurearen moduko proiektu global eta berritzaile batean ikasteko prest daudenak.
Profilak:
- Ingeniaritza, Industriaren alorreko goi mailako prestakuntza zikloa
- Ikerketa eta proiektuen garapena
- ADE, Komunikazioa eta Marketina, Humanitateak
Eskatu informazioa zure ikasketa zentroan edo jarri harremanetan gurekin edo