Pertsonekin eta inguruan dugun gizartearekin konprometituak

Kooperatiba garen heinean, pertsonak dira gure proiektuaren erdigunea eta ingurunearekin lankidetzan aritzen gara inguruan dugun gizartearen benetako beharrei erantzuteko, gure izateko moduarekin eta proiektu sozioenpresarialarekin koherenteak izanda.

Comprometidos con las personas y la sociedad que nos rodea

Giza eskubideak eta lan baldintzak

Fagor Ederlanen, giza eskubideen eta lan baldintza duinen errespetuarekin eta sustapenarekin konprometituta gaude. Uste dugu pertsona bakoitzak errespetuz eta duintasunez tratatua izatea merezi duela, eta gure langile eta laguntzaile guztientzat lan ingurune segurua, inklusiboa eta justua sortzen ahalegintzen gara.

Gainera, kooperatiba garen heinean, gure langileekin eta alderdi interesdunekin elkarrizketa ireki eta eraikitzailea sustatzen dugu, eta lanean ditugun jardunbideak etengabe hobetzeko parte hartzea eta konpromisoa sustatzen ditugu.

Giza eskubideak errespetatzea eta lan baldintza duinak sustatzea, erantzukizun etikoak izateaz gain, gure enpresaren epe luzeko arrakasta eta jasangarritasunerako ere funtsezkoak dira.

Pertsonen politika
Pertsonen politika
Giza eskubideen politika
Giza eskubideen politika

Konpromisoa berdintasunarekin eta aniztasunarekin

Fagor Ederlanen, giza eskubideen eta lan baldintza duinen errespetuarekin eta sustapenarekin konprometituta gaude. Uste dugu pertsona bakoitzak errespetuz eta duintasunez tratatua izatea merezi duela, eta gure langile eta laguntzaile guztientzat lan ingurune segurua, inklusiboa eta justua sortzen ahalegintzen gara.

Gainera, kooperatiba garen heinean, gure langileekin eta alderdi interesdunekin elkarrizketa ireki eta eraikitzailea sustatzen dugu, eta lanean ditugun jardunbideak etengabe hobetzeko parte hartzea eta konpromisoa sustatzen ditugu.

Giza eskubideak errespetatzea eta lan baldintza duinak sustatzea, erantzukizun etikoak izateaz gain, gure enpresaren epe luzeko arrakasta eta jasangarritasunerako ere funtsezkoak dira.

Konpromisoa berdintasunarekin eta aniztasunarekin

Segurtasuna eta osasuna erantzukizun indibidual eta kolektibo gisa

Fagor Ederlanentzat laneko arriskuen prebentzioa lehentasuna da. Horregatik, gutako bakoitzak geure buruaren eta lankideen laneko segurtasuna, osasuna eta ongizatea aktiboki zaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Fagor Ederlanen lan egiten dutenen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin, batez ere prebentzio jarduerak sustatzen eta lan lekuak pertsonen premietara egokitzen ahalegintzen gara.

Laneko segurtasun eta osasuneko politika
Laneko segurtasun eta osasuneko politika
45001 Ziurtagiria
45001 Ziurtagiria
 

Gizarteari eta bizi garen inguruneari balioa emateko egiten dugu lan.

Parte hartzea

Parte hartzea

Boluntariotza aktiboa bultzatzen dugu gizarte ekintzako proiektuetan zuzenean inplikatuz.

Eraldaketa

Eraldaketa

Ingurunea eraldatzen dugu gure burua eraldatuz, izateko modu autokudeatuago, solidarioago eta iraunkorragorantz.

Konpromisoa

Konpromisoa

Gizarte justuago baten garapenarekin konprometituta gaude, gure proiektu sozioenpresarialaren funtsezko zatia den heinean.

Interkooperazioa

Interkooperazioa

Ekimen propioak bultzatzen ditugu eta, aldi berean, mundu jasangarria eta zuzena bultzatzen duten inguruneko agente sozial ugarirekin elkarlanean ari gara.

Fagor Ederlan

Fagor Taldearen interkooperazioa. Gizartearentzako eta ingurunearentzako itzulkina irizpide kooperatiboen arabera

Hastapenetatik, Fagor Ederlanek eta Fagor Taldea osatzen duten gainerako kooperatibek irabazien %12 Gizarte Funtsara bideratzen dute, eta horrekin Garapen Jasangarriko Helburuak lortzera bideratutako ekimenak bultzatzen eta babesten ditugu.

Komunitatean inbertsio eredu bat aplikatzen dugu, batez ere hiru jarduera ildo hauetan egituratzen dena, eta iaz 2,6 milioi euro bideratu genituen horretara:

%25
HEZKUNTZA SUSTAPENA

Gizabidea Fundazioaren bidez Debagoiena Haranaren hezkuntza garapena babesten dugu, gure gizarteak etorkizunean izango dituen erronkei erantzuteko, modu justu, kooperatibo eta berritzaile batean.

%64
SUSTAPEN SOZIALA ETA KOOPERATIBOA

Komunitate gisa ditugun erronkei erantzuteko eraldaketa mugimendu batean gaude.

Lan eta toki eremuan euskal kultura sustatzen eta euskara normalizatzen laguntzen dugu.

Mundukide GKEaren bidez, herrialde azpigaratuetan lankidetza sustatzen dugu.

%11
BANAKETA KOMUNITARIOA

Gure bazkideen balio kooperatiboak azpimarratzen ditugu sentsibilizazio ekintzekin.

Kulturalki aberatsak gara, hizkuntza aniztasun handia kudeatzen dugu

Erakunde globala garen heinean, aberastasun kultural handiko inguruneetan bizi gara, hizkuntza eta kultura desberdinek inguratuta. Hizkuntza aniztasun horren kudeaketan eraginkorrak gara inor arrotza senti ez dadin, Fagor Ederlan denok garelako.

Fagor Ederlanen euskara normalizatzeko prozesua konpromiso partekatua eta irekia da ingurune global horretan.

Ezagutza

Fagor Ederlaneko taldeen hizkuntza gaitasunen mapa egin dugu eta hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaintzen ditugu. Formazio plan pertsonalizatuak garatzen ditugu eta ekipoek aholkulari bat dute, zeinak une oro laguntzen dien, langileek egiten duten ahalegina ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Ahobizi

Erabilera

Normalizazioaren bidean dugun erantzukizuna argi izateko eta egunerokoan gure portaera eredugarria izan dadin, hizkuntza politikako irizpideak integratu ditugu Fagor Ederlanen kudeaketa prozesuetan.

Euskara erabiltzeko espazio propioak sortu eta babesten ditugu, gure hizkuntzak Fagor Ederlanen gero eta presentzia handiagoa izan dezan.

Fagor Ederlanen euskaraz bizi gara eta 2013tik Bikaineko kanpo balorazioa dugu hobekuntza arloak identifikatzeko eta beste esperientzia batzuetatik ikasteko.

Bikain