Segurtasuna, Ingurumena eta Jokabide kodea

Fagor Ederlanen badakigu denoi dagokigun zerbait dela lan leku osasuntsuagoa, seguruagoa, produktiboagoa eta iraunkorragoa sortzea.

Niño dormido dentro de un coche

Prebentzioa erantzukizun indibidual eta kolektibo gisa

Fagor Ederlanentzat laneko prebentzioa eta segurtasuna lehentasun bat da. Horregatik, gutako bakoitzak geure buruaren eta lankideen laneko segurtasuna, osasuna eta ongizatea aktiboki zaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gurekin lanean ari direnen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin, batez ere prebentzio jarrerak barneratzen eta lan lekuak pertsonen premietara egokitzen ahalegintzen gara: ekoizpen plantetan ikerketa ergonomikoko proiektuak egiten ditugu, baita ohitura osasungarrien gaineko kanpainak ere.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Politika

Planetari gutxiago eskatzeko, gehiago eskatuko diogu geure buruari

Gure enpresa jardueraren garapena ingurumenaren babesik handienarekin bateragarri egitearen alde egiten dugu. Horregatik, lehengaien eta baliabideen erabilera kudeatzen dugu, ISO 14001 estandarrean oinarrituta.

Materiales

Materialak

Fabrikazio prozesuak berrikusten ditugu etengabe, lehengaien eta baliabide energetikoen erabilera optimizatzeko. Gure lehentasunezko helburua da osagaien pisua murriztea hornidura kate osoan gutxiago kontsumitzeko.

Gestión residuos

Hondakinen kudeaketa

Materialak berrerabili ahal izateko eta hondakinak baliabide bihurtu ahal izateko diseinatu dira ekoizpen prozesuak. Fagor Ederlanek birziklatu ezin diren hondakinen tratamendu segurua eta eraginkorra adosten du baimendutako kudeatzaileekin, hondakin horien bolumena ahalik eta gehien gutxituta.

Agua

Ura

Uraren kudeaketa efizientea lehentasuna da Fagor Ederlanen, eta saiatzen gara erabiltzen ditugun ur bolumen handiak bateragarri egiten ingurumenaren eta gainerako baliabide naturalen errespetuarekin

Eficiencia energética

Efizientzia energetikoa

Energiaren alorreko espezialistek eta talde lan espezifikoek gure ekoizpen plantak gidatzen dituzte energiaren –gasa zein elektrizitatea– kontsumoaren azterketan eta murrizketan.

Ekoizpen eta kontsumo iraunkorrerantz

Fagor Ederlanen, Ekonomia Zirkularreko hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, nahi ez dugun arren gure jarduerarekin ingurumenari egiten diogun kaltea minimizatzeko.

zanahorias
Ingurumenen politika

Fagor Ederlanek Segurtasun eta Ingurumenaren alorrean dituen ziurtagiri nagusiak

Segurtasuna
OHSAS 18001:2007
Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemaren Egokitasunaren ziurtagiria.
 
Ingurumena
ISO 14001
Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Egokitasunaren ziurtagiria.
 

Informazioaren segurtasuna

Fagor Ederlanen badakigu informazioaren eta gure IKT sistemen segurtasuna garrantzitsua dela. Horregatik, gure enpresan informazioa babesteko konpromisoa hartu eta lan egiten dugu. Hori bermatzeko, berariazko kudeaketa-sistema bat garatu dugu, eta Informazioaren Segurtasun Batzordea eratu dugu, hura sustatzeko eta bultzatzeko. Gainera, Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko dugun sistema hirugarren batek ikuskatu du, eta ENX-TISAX elkarteak eskatutako VDA ISA estandarraren araberakoa da.


 
Informazioaren Segurtasun-Politika

Jokabide kodea eta jardunbide arduratsuak

Fagor Ederlanek eta bere langile guztiek konpromiso profesionala, etikoa eta arduratsua dute beren jardueren garapenean, munduko edozein lekutan, eta konpromiso hori gure enpresa kulturaren oinarrizko elementua da.

Kode horretan kudeaketa arduratsuaren estandar zorrotzak jasotzen dira, gizakien eskubideen babesari eta nazioarteko lan araudiaren sustapenari lehentasuna emanda, gure hornitzaileak, gure jarduera eremu diren eskualdeak eta gure bezeroak barruan sartuta.