Informazio zehatza

< itzuli

null Fagor Ederlan, finalista Daimlerren Supplier Award sarien 2018ko edizioan

Ederlan & Estrategia 2019/02/20

Fagor Ederlan, finalista Daimlerren Supplier Award sarien 2018ko edizioan

Daimler Supplier Award - garaileen argazkia

Daimlerrek antolatutako sariek Alemaniako nultinazionalaren hornitzaileek lortutako bikaintasuna aitortzen dute 

Fagor Ederlan Bazkide estrategiko-Partnership kategorian lehiatu zen

Daimlerrek Fagor Ederlan nabarmentzen du Txasis eta Powertraineko aplikazioetako espezialista gisa eta ardatz osagaien hornitzaile gakoetako bat gisa

“Daimler Supplier Award 2018” sarietan, Fagor Ederlan finalista izan zen “Bazkide estrategiko-Partnershipkategorian. Urtero ematen diren sari horiekin aitortu egiten da Daimlerren hornitzaileek hainbat alderditan, hala nola “bazkide estrategiko”-aren, “kalitatea”-ren eta “berrikuntza”-ren alderdietan lortutako bikaintasuna. 

Ekitaldia otsailaren 20an egin zen Carl Benz Arenan, Stuttgarten, Daimlerrek Alemanian duen egoitza nagusia baita, eta mundu osoko 450 enpresa baino gehiago bildu ziren bertan, tartean Gipuzkoako kooperatiba. 

Daimlerrek 10 sari eman zituen 3 kategoria nagusitan: Mercedes-Benz Cars Procurement & Supplier Quality, Internatinal Procurement Services eta Daimler Trucks & Buses. Fagor Ederlan bazkide estrategikoa-Partnership kategorian lehiatu zen LEAR multinazionalarekin eta Corningekin, biak abangoardiako enpresak baitira.

Ekitaldian, Daimlerrek Fagor Ederlan nabarmendu zuen Txasis eta Powertraineko aplikazioetako espezialista gisa eta ardatz osagaien hornitzaile gakoetako bat gisa. Era berean, aipatu zuen Fagor Ederlanen ahalegin itzelek, ezagutza handiak eta baliabide globalek ziurtatu dutela A, B, CLA, CLB Klaseko modeloei eta bertsio elektrikoei zuzendutako MFA2 proiektuak lantzamendu arrakastatsua edukitzea.

Proiektu hori Euskal Herriko, Mexikoko eta Txinako lantegietan abiarazi da globalki, eta funtsezkoa izan da Fagor Ederlan nazioartean garatzeko azken urratsean. Horrez gain, proiektuari esker erreferentziako hornitzaile gisa posizionatu da premium marken artean, esaterako kooperatibaren bazkide diren Daimler eta BMW enpresetan.

Gainera, sarien entrega ekitaldian, Daimlerrek automobilgintzaren negozioaren eta merkatuaren gainean duen ikuspegia eta etorkizunari begira dituen estrategiak partekatu zituen bildutako guztiekin. 

Daimler AGko Zuzendaritza Kontseiluko lehendakari eta Mercedes Benz Carseko arduradun Dieter Zetschek presiditu zuen ekitaldia, bere taldeko beste pertsona batzuekin batera, hala nola Mercedes-Benz Carseko Zuzendaritza Kontseiluko kide eta Erosketen eta Hornitzaileen Kalitatearen arduradun nagusi Wilko A. Starkekin. Wilko A. Starkek ziurtatu zuen “Oscar sariak zinemaren industriarako denaren parekoa da guretzat Daimler Supplier Award saria, hornitzailerik hoberenari egiten zaion goreneko aitortza baita”.
 

Daimler- Fagor Ederlan: 20 urteko harremana

Daimlerrek eta Fagor Ederlanek 20 urte baino gehiago daramatzate negozio harreman sendoa izaten. 45 milioi euro baino gehiagoko salmenta zifrarekin, 2018an, bezero global garrantzitsuenetako bat da kooperatibarentzat. Izan ere, osagaiak hornitzen dizkio, tartean burdinazko eta aluminiozko portamangetak, Europan, Txinan eta Ipar Amerikan. 

Fagor Ederlan Taldeko Merkatu zuzendari Javier Egurcegui eta Edertek zentro teknologikoko gerente Eduardo Fernandez ekitaldian egon ziren eta ekitaldiaren garrantzia nabarmendu zuten, hitz hauekin: “Daimler da gaur egun dugun eta etorkizunean edukiko dugun proiektuaren oinarrietako bat. Bezero honentzat negozio faktorea ez ezik berritzeko eta garatzeko ahalmenak ere badira funtsezkoak eta gure arteko harremanaren ardatz nagusiak. Aitortza hau harro egoteko moduko zerbait da Fagor Ederlanentzat; gure bezeroaren espektatibak gainditzen jarraitzera motibatzen eta bultzatzen gaitu-eta.

Fagor Ederlanek hain estimatua den sari honekin ekiten dio 2019. urteari, 2018an 660 milioi euroko salmentak lortu eta gero, eta kooperatibak bere proiektu sozioenpresariala eta nazioartean duen proiekzioa sendotuta, datozen 4 urteetarako zorroa ziurtatuko dituen kaptazioak lortu baitzituen, bai ibilgailu arinean, bai industriako ibilgailuan, taldearen jardueraren garapenerako gakoak diren sektoreetan, alegia.

Erlazionatutako albisteak eta gertakariak

Ingurumena
Fagor Ederlan, ingurumenarekiko, kontsumo arduratsuarekiko eta integrazio sozialarekiko konpromisoa
>
Ederlan & Estrategia
Galdategien BREF dokumentuaren berrikuspenean laguntzen ari da Fagor Ederlan Group
>