Informazio zehatza

Fagor Ederlan, ingurumenarekiko, kontsumo arduratsuarekiko eta integrazio sozialarekiko konpromisoa

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako kooperatibak hainbat sentsibilizazio kanpaina egin ditu, non energiaren aurrezpena, uraren kontsumo arduratsua, hondakinen kudeaketa egokia eta mugikortasun iraunkorra landu diren
Fagor Ederlanek mugikorrerako Edermugi aplikazioa kaleratuko du, lanerako joan-etorrietan mugikortasuna iraunkorra bultzatzeko eta sustatzeko
Fagor Ederlanek ezarritako neurriei esker lortu da enpresan plastikozko 50.000 edalontzi gutxiago, plastikozko 45.000 botila gutxiago eta 2.300 ogi barra gutxiago erabiltzea urtean
Fagor Ederlanen ingurumenarekiko konpromisoa ez da soilik erregaien kontsumoa eta CO2ren igorpenak murriztea ahalbidetzen duten osagai iraunkorragoak eta arinagoak fabrikatzea; askoz haratago doa.
Geure erakundean bertan ere aplikatzen dugu erantzukizun hori. Hala, bigarren urtea da kooperatibak sentsibilizazio kanpainen ziklo bat osatu duela, enpresako giza taldeari zuzenduta eta energiaren aurrezpena, uraren kontsumo arduratsua, hondakinen kudeaketa egokia eta mugikortasun iraunkorra aztergai eduki dituena.
Era berean, Fagor Ederlanek mugikorrerako Edermugi aplikazioa kaleratuko du, lanerako joan-etorrietan mugikortasuna iraunkorra bultzatzeko eta sustatzeko. Tresna hori une honetan frogatze fasean dago, eta lanera joateko aukerarik hoberenak eskainiko dizkie erabiltzaileei, dela garraio publikoan, dela auto partekatuan, bizikletan, patinete elektrikoan edo oinez.
Kontsumo arduratsua
Erakunde barruan kontsumo arduratsua sustatzeko neurri batzuk ere garatzen ari da Fagor Ederlan. Horrela, bultzatu da kafe makinetan kikarak erabiltzea, enpresaren jantoki guztien pitxarrak, bai eta ogia mozteko makinak erabiltzea ere.
Neurri horiei esker lortu da enpresan plastikozko 50.000 edalontzi gutxiago, plastikozko 45.000 botila gutxiago eta 2.300 ogi barra gutxiago erabiltzea urtean.
Gainera, Fagor Ederlan Caritasen baratzetatik datozen produktuak esakintzen ari da jada Eskoriatzako lantegiko jantokian. Era berean, Beterri Buruntzaren Km0 proiektua martxan jarri du Usurbilgo jantokian.
Proiektu horiekin, kontsumo arduratsua, hurbileko elikagaien ekoizpena eta Inklusio Soziala ari da lantzen paraleloki Fagor Ederlan.
Inklusio soziala
Horrez gain, Gipuzkoako kooperatiba Inklusio Soziala ere ari da lantzen, Gureak eta Atzegik bultzatutako Pauso Berriak programarekin. Hala, ekimen horretatik datozen bi pertsona sartu ditu Eskoriatzako eta Usurbilgio lantegietan, eta horrelako beste lanpostu bat dago aurreikusita Arrasaten.
