Informazio zehatza

< itzuli

null Belaunaldi berriek bizigarri berria dakarte. Haien alde egiten dugu tinko

Pertsonak & Talentua 2019/09/02

Belaunaldi berriek bizigarri berria dakarte. Haien alde egiten dugu tinko

Fagor Ederlan Talentua

Gurutz Txopeitiak, Fagor Ederlaneko Giza Baliabideen zuzendariak, talentua erakartzea eta erakundeko pertsonen garapena bateragarri egitearen alde egiten du, "talentuaren efektu biderkatzailea" duen nahasketa baita

Fagor Ederlan ideiak dituzte pertsonen bila ari da, ikasten jarraitzeko eta puntako industri sektore oso zorrotz eta berrikuntza prozesu etengabean ari den batean garatzeko gogoa duten pertsonak

Gipuzkoako kooperatibak goi mailako ingeniaritza titulazioak dituzten profesionalak eta Lanbide Heziketatik datozen langileak behar ditu batez ere, eta hainbat hizkuntz, hala nola, ingelesa, alemana edo txinoa ondo dakitenak

Gipuzkoako kooperatibak enplegu egonkorra eta balio erantsia duena sortzearen alde egiten du, eta, horregatik, profesional trebatuak eta beren lanarekin eta gizartearekin konprometituta daudenak behar ditu

Fagor Ederlanen berrikuntza funtsezkoa da. Automobilgintzaren sektorea, oso lehiakorra izateaz gain, oso zorrotza da alderdi honetan, izan ere, gero eta osagai arinagoak eskatzen ditu, igorpenak murrizteko, eta mugikortasun eredu berrietan zentratuta dago, hala nola ibilgailu elektrikoan, bai eta industriaren digitalizazioan ere. 

Faktore horiek direla-eta Fagor Ederlanek berrikuntzaren bitartez bereiztera jo behar du. Garai berrietara egokitzeak aldaketa prozesu etengabean sartzea eskatzen du, eta prozesu horretan azpiegiturak aldatzen inbertsioak egin beharko dira, bai eta giza taldeko pertsonak eta profesionalak eraldatu ere. “Horregatik, Fagor Ederlanen tinko ari gara lanean aldaketa horiek garai berrien eskakizunekin batera gerta daitezen", esan du Gurutz Txopeitiak, Fagor Ederlaneko Giza Baliabideetako zuzendariak. 

Aldaketa horiei guztiei aurre egiteko, beti da gomendagarria jende gaztea edukitzea, bizigarri berria, ezagutza eguneratuak, ideia berriak eta munduaren beste ikuskera bat emateko. Gurutz Txopeitiak azaltzen duenez, “beharrezkoa da belaunaldi berrien alde tinko egitea; izan ere, esperientziarik ez duten arren gauzak azkar asimilatzeko gaitasuna daukate. Gazteria konpainien etorkizuna da, baita gure konpainiaren barruko talentua garatzeko funtsezko elementua ere”. 

Fagor Ederlanek hainbat lan ildo konbinatzen ditu, talentua kudeatzeko. Alde batetik, talentua bereganatzeko lanean ari da eta, bestetik, jada erakundearen barruan dauden pertsonak bultzatzen eta garatzen ditu. Kooperatiba gipuzkoarreko Giza Baliabideetako zuzendariak esaten du “bi faktore horietan batera eragiten dugula, talde laneko eta partaidetzako dosi handiekin. Hor dago talentuaren garapenerako gakoa: Konbinazioan. Nahasketa horrek, gainera, efektu biderkatzailea dauka talentuan”. 

Lan ildo horrek, plantilla gaztetu ez ezik, ezagutzak modu ordenatuan migratzea ahalbidetzen du. Txopeitiak aitortzen duenez, “akats handia da ezagutza galtzea, eta horregatik mekanismoak ezarri ditugu ezagutzen transbasea modu eraginkorrean egiteko”. 
 

Enplegu egonkorraren eta balio erantsia duen enpleguaren alde

Automobilgintzaren sektorea oso erakargarria da talentua duten pertsonentzat, ideiak dituzten eta ikasten eta garatzen jarraitu nahi duten pertsonentzat, puntako industria baita, eta oso industria zorrotza eta etengabe berritzen eta aldatzen ari dena. 

Fagor Ederlanek apustu garbia egiten du enplegu egonkorraren eta balio erantsia duenaren alde; horrek esan nahi du, horrekin koherente izanik, profesional trebatuak eta euren lanarekin eta gizartearekin konprometituta daudenak behar dituela. Fagor Ederlan ez da-eta ohiko enpresa bat, kooperatiba bat da.

Gurutz Txopeitiaren hitzetan, “kooperatiba izateak balio kooperatiboak bizitzera eta baliatzera eramaten gaitu, eta hori oso elementu bereizle garrantzitsua da nire ustez. Fagor Ederlanek apustu kooperatiboan sinesten du eta ildo horretatik jarraitu nahi du bazkide berriak hartuta. Oso bide intentsua da; bide horretan, pertsonek etekina eman behar dute, erakutsi eta duten hoberena eman, bazkide izatera iristeko, kooperatibako langilea ez ezik jabea ere izateko. Orduan egiten du norberak lan eta norberarentzat; ikaragarria eta aberasgarria da erabakiak hartzea bi errealitate horiek batuz.” 
 

Fagor Ederlanek bilatzen dituen profil profesionalak

Gipuzkoako kooperatibak Ingeniaritzako espezialitateetan zentratutako goi mailako titulazioa duten pertsonak behar ditu batez ere, eta Lanbide Heziketatik etorritako langileak ere behar ditu, eta hobe industria graduetakoak. Enpresaren izaera globala dela eta, ezinbestekoa da hizkuntzak jakitea. Enpresak bereziki baloratzen du ingeles edo aleman maila altua izatea eta txinera edo beste hizkuntza batzuk jakitea ere bai.

Bestalde, maila pertsonalean, Fagor Ederlanek anbizio profesionala duten eta lanean zorrotzak diren pertsonak behar ditu. Kooperatibismoa oso sistema parte hartzailea denez eta ekarpenak egiten eta hazten uzten duenez, gaitasun irekiak eta efizienteak dituzten langileak behar ditu, eta ez konformistak edo erosozaleak direnak.

Erlazionatutako albisteak eta gertakariak

Ederlan & Estrategia
Automobilgintzaren sektoreko hornitzaile gisa duen posizioa sendotu du Fagor Ederlanek
>