Informazio zehatza

< itzuli

null Automobilgintzaren sektoreko hornitzaile gisa duen posizioa sendotu du Fagor Ederlanek

Ederlan & Estrategia 2019/10/05

Automobilgintzaren sektoreko hornitzaile gisa duen posizioa sendotu du Fagor Ederlanek

Automobilgintzaren sektoreko hornitzaile globala - mundu mapa

Fagor Ederlan Groupek nazioartean izandako hazkundeak bezeroarenganako hurbiltasunean oinarritutako estrategia bati erantzuten dio

Fagor Ederlan Group osagaien hornitzaile globala da, eta munduko hainbat eskualdetan eskaini ditzake batera bere produktuak

Fagor Ederlan Groupek, automobilgintzako osagaien hornitzaile liderrak eta Txasis er Powertraineko aplikazioetako espezialistak, 685 milioi euroko salmentak lortu zituen 2018an eta 4.500 pertsona baino gehiagori ematen die lana, mundu osoan dituen 18 ekoizpen lantegitan. 

Enpresaren hazkunde internazional etengabeak bezeroarenganako hurbiltasunean oinarritzen den estrategia bati erantzuten dio, hurbiltasun hori baita hain zorrotza den industri sektore honek sendo eskatzen duen zerbait eta kooperatiba gipuzkoar honek berez duen izateko eta jarduteko modua.

Fagor Ederlan Group osagaien hornitzaile globala da, eta munduko hainbat eskualdetan eskaini ditzake batera bere produktuak. Ezaugarri hori enpresaren DNAren funtsezko zatia da, eta azken 15 urteetan eduki duen garapena markatu dio. Aldi honetan, Fagor Ederlan Groupek lau lantegi internazional ireki ditu, eta horietako bi Euskal Herrian. Edertek zentro teknologikoa ere ireki du.

Berrikuntzan, hazkunde internazionalean eta fabrikatzailearenganako hurbiltasunean oinarritutako estrategia honek automobilgintzaren sektore zorrotzak dituen premiei erantzuten die.
 

Berritzeko ahalmena

Berrikuntza da Fagor Ederlan Groupen funtsezko elementuetako beste bat. Gauzak egiteko eta merkatuaren egungo eta etorkizuneko erronkak bere gain hartzeko duen modua da. Besteak beste, osagaiak arintzera, produktuen prestazioak hobetzera eta 4.0 industriara zuzentzen du bere garapen teknologikoa, batetik ibilgailuen CO2 igorpenak murrizteko eta, bestetik, ibigailuak gero eta seguruagoak eta iraunkorragoak izan daitezen. 

Fagor Ederlan Groupen berrikuntza jarduera guztiak produktu, prozesu eta materialen garapenerako programa aitzindarietan kontzentratzen dira. 

Taldeko 350 ingeniarik baino gehiagok eta Edertek bere zentro teknologikoko 50 ikertzailek baino gehiagok I+G alorrean dihardute. Era berean, enpresa aktiboki ari da berrikuntzaren esparruaren barruan aliantzak lantzen, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin eta enpresekin, hala nola Mondragon Unibertsitatearekin, Ikerlanekin eta Tecnaliarekin.
 

Sektorerako gako diren teknologietan liderra

Fagor Ederlan Group aitzindaria da sektorerako osagai metalikoetako lau teknologia gakoetan: burdin galdaketa, behe presioko aluminio galdaketa, aluminio injekzioa eta mekanizazioa. 

Konpainiak 18 ekoizpen lantegi dauzka, eta 50 milioi osagai inguru hornitu ditzake mundu osoan; horrek esan nahi du munduko bi autoetatik batek Fagor Ederlan Groupen osagaiak dituela.

Negozio zifra horietara iristeko, kooperatiba maila globalean ari da eta hornitzaile sare zabal batekin oso estuki elkarlanean. 

Azken urteetan Taldeak izan duen hedapenak ekarri du erronka bat izatea hornidura katearen kudeaketan, gaur egun oraindik sendotzen fasean baitago. Ildo horretan, Taldeko erosketak arlo korporatiboan zentralizatzeak, hornitzaileen kalitate arloa eta erosketa prozesuak barne hartzen dituela, eta Kudeaketa Eredu eta Eredu Industrial Korporatibo komuna izateak lagundu egiten dute erakundean definitutako kalitate eta kudeaketa estandarrak betetzen. 

Erlazionatutako albisteak eta gertakariak

Ederlan & Estrategia
Zorionak eta Urte Berri On !
>
Ederlan & Estrategia
Zorionak eta Urte Berri On
>
Ederlan & Estrategia
Behe presioko aluminioko laugarren lantegia inauguratu du Fagor Ederlanek
>
Pertsonak & Talentua
Belaunaldi berriek bizigarri berria dakarte. Haien alde egiten dugu tinko
>