Informazio zehatza

Behe presioko aluminioko laugarren lantegia inauguratu du Fagor Ederlanek

- 55 milioi euro inbertitu dira lantegi berrian, eta 220 langile izango ditu.
- Inaugurazio ekitaldira etorri dira, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin, Fagor Ederlaneko lehendakari Aitor Axpe, eta Fagor Ederlaneko zuzendari nagusi Juan Mari Palencia, besteak beste.
- Fagor Ederlanek garapen teknologikoaren alde eta, deslokalizatu gabe, nazioartean haztearen alde egiten duen apustua defendatu du, horrela bera kokatuta dagoen komunitatean eta ingurunean ondorio ekonomiko positiboak sustatuz.
- Planta berriak urtean 1,7 milioi pieza ekoizten ditu, merkatuko puntako automobilgintza markei –BMW, Daimler edo Jaguar LandRover- zerbitzua emateko.
Bergara, 2019ko azaroaren 18a.- Gaur inauguratu da ofizialki Fagor Ederlanek Bergaran duen behe presioko aluminioko lantegia. Lantegiak 220 langile ditu, eta 55 milioi euro inbertitu dira lantegia erabat garatzeko. Behe presioko aluminiozko esekidura osagaien fabrikazioan espezializatuta dago, eta behe presioko aluminioan taldeak duen garapen teknologikoko ikurra da, jardunean dituen pareko beste hiru lantegiekin batera. Mexikon, Txinan eta Arrasaten ditu hiru lantegi horiek.
Inaugurazio ekitaldira politikaren eta industriaren munduko eta MONDRAGON Korporazioko pertsona ezagun ugari etorri dira, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu; Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia; MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin; Fagor Ederlaneko lehendakari Aitor Axpe; eta Fagor Ederlaneko zuzendari nagusi Juan Mari Palencia, besteak beste.
“Sustraitik mundura” izan da ekitaldiaren slogana, eta berarekin Fagor Ederlanek defendatu du automobilgintzako etorkizuneko osagaien alde, garapen teknologikoaren alde eta deslokalizatu gabe nazioartean haztearen alde egiten duen apustua, bera kokatuta dagoen komunitatean eta ingurunean ondorio ekonomiko positiboetarako bidea emateko. “Munduan baldin bagaude, hemen eta gure proiektuarekin eta etorkizunarekin konprometituta jarraitu ahal izateko ere gaude”.
Era berean, industria kooperatiba honen proiektua gidatzen duten balio kooperatibistak defendatu dira, MONDRAGON Korporazioaren industria dibisioan bazkide gehien dituen kooperatiba baita. Balio horietako batzuk izan dira, esaterako, pertsonak, kalitateko enpleguaren sorrera eta negozioaren iraunkortasuna.
Fagor Ederlaneko lehendakari Aitor Axpek gai honetan azpimarratu du, hau esanez: “kooperatibista guztien artean posible egin dugu lantegi honen ateak berriro zabaltzea, negozio berri bat sortzea eta pertsona askori etorkizuneko lan aukera bat eskaintzea. Garbi daukagu erantzukizun sozial handia daukagula eta gure helburua da lantegi honen eta negozio honen garapen iraunkorra lortzea.” Hurbil dagoen zerbait da hori, batez ere, berrikuntzaren alde eta, zehazki, negozioaren garapenean, produktuan eta etorkizuneko automobilgintzan aplikatutako berrikuntzaren alde egiten den apustuagatik.
Hala adierazi du Juan Mari Palenciak, Fagor Ederlaneko zuzendari nagusiak: “Beti jakin izan dugu merkatuaren erronketara egokitzen. Gaur egun, automobilgintzaren sektorea eraldatzen ari da erabat, baina, disenuan eta teknologian berrikuntzaren alde egiten dugun apustuari esker, %50 gutxiago pisatzen duten osagaiak garatu ahal izan ditugu, eta BMW eta Mercedes moduko Premium bezeroen eskakizunei erantzun.”. Berrikuntza irekia eta etengabea bere bezeroekin, beste zentro teknologiko, partner eta unibertsitate batzuekin, hala nola Mondragon Unibertsitatearekin, taldearen apustu berritzailea bultzatzeko.
Ekitaldiaren barruan bisita gidatu bat egin da instalazioetatik, eta bisita horretan gonbidatuek segurtasun osagai horien azken belaunaldiko ekoizpen prozesua ikusi ahal izan dute bertatik bertara, bai eta Fagor Ederlanen produktu lerro guztien erakusketa bat ere. Erakusketa horretan zeuden, besteak beste, Fagor Ederlanen beste osagai mota batzuk, hala nola balazta osagaiak, errekuntzako powertrainekoak, powertrain elektrikokoak eta automobilen aplikazioetarako osagai estrukturalak, eta Fagor Ederlanek munduan dituen ekoizpen lantegietatik hornitzen dituen ibilgailu komertzial eta industrialak ere.
HONELAKOA DA FAGOR EDERLANEK BERGARAN ERAIKI DUEN BEHE PRESIOKO ALUMINIO LANTEGI BERRIA
Fagor Ederlanek Bergaran dituen lantegiak 1,7 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, munduko markarik premiumenak hornitzeko, esaterako, BMW, Daimler edo Jaguar LandRover, beseak beste. Behe presioko aluminio galdaketan eta mekanizazioan espezializatuta dago, Chassiseko segurtasun osagaien fabrikaziorako.
Fagor Ederlanek Behe Presioko Aluminio Galdaketarako munduan dituen 4 lantegietako bat da. Beste hirurak Mexikon, Txinan eta Arrasaten daude. Maila globalean, Fagor Ederlanek 6,2 milioi unitate baino gehiago hornitzen ditu, eta horniketan gora egitea aurreikusita dauka; 2020an mundu osoan 7,5 milioi, hauetatik 3,5 milio Txina eta Mexiko artean eta 4 milioi Arrasate eta Bergara artean, 20121etik aurrera 8 milioi gaindituz.
Azpimarratzekoa da Fagor Ederlanek duen eraldatzailearen eta enplegu sortzailearen zeregina. Izan ere, lantegia Geyser Gastech zenaren lekuan dago eta, Fagor Ederlanek hazteko eta aurrera egiteko egin duen apustuari esker, proiektu berria da gaur egun, 220 langilerekin eta oso plantilla gaztearekin, langileek batez beste 38 urte dituzte eta.
Plantilla honetan sartu dira Fagor Ederlaneko beste arlo batzuetako profesionalak, Fagor Etxetresnak zenaren kooperatibako kideak eta enplegatu berriak ere bai. Eredu kooperatibistaren indarra erakusten du horrek: pertsonen aldeko apustua, moldakortasuna eta berrikuntza aldatzen ari den ekonomia batean.
FAGOR EDERLAN, AUTOMOBILGINTZAREN ETORKIZUNAREKIN BAT
Fagor Ederlan liderra da munduan Automobilgintzaren sektorerako Chassis eta Powertraineko osagaietan. Berrikuntza, garapen teknologikoa eta ingurunearekin konprometitutako kooperatiba garen heinean ditugun balioak dira gure etorkizuneko estrategiaren oinarriak, horiek dira bereziak eta desberdinak egiten gaituztenak.
Gaur egun 4.500 enplegatu baino gehiago dauzka (2.500 Gipuzkoan). Bezeroei zerbitzu egokia emateko, Fagor Ederlanek 18 ekoizpen planta ditu mundu osoan banatuta, eta horietako 11 Espainian (10 Euskadin- 1 Nafarroan ), 2 Mexikon, 2 Brasilen, 2 Txinan eta beste bat Eslovakian.
Funtzionaltasunari eta eskakizunei, pisuari eta zerbitzuari dagokienez aurreratuak diren produktu soluzioak eskaintzeko duen gaitasunari esker, automobilgintzaren sektoreko markarik premiumenen artean kokatzea lortu du kooperatibak. Burdin eta aluminio galdaketan aditua izanik, material eta teknologia aniztuneko alternatiba globalak eskaini ditzake bere produku lerro guztietan. Ibilgailuaren segurtasunerako gako diren funtzioak, hala nola balazta, esekidura, powertrain elektrikoa zein errekuntzakoa eta osagai estrukturalak, sartzen dira bere produktu lerroetan.
Hori dena merkatutik eta bezeroarengandik hurbil egoteko eta berrikuntza eskaintzeko pentsatua. Horren adibide garbia da Bergarako lantegiak fabrikatzen duen produktuaren historia: Behe presioko aluminiozko portamangetak. Ibilgailuaren segurtasuna arriskuan jarri gabe bere pisua arintzen uzten duen alternatiba bat. Izan ere, goi prestazioak dituzten produktuak arintzea eta produktu horien segurtasuna eta diseinua dira bere proposamen globalaren zatia.
Apustu segurua eta etorkizunean pentsatutakoa, izan ere, arintzea da sektorearen gidaria, bai egungo ibilgailuetan, bai etorkizunekoetan, berdin delarik elektrikoak izan, hidrogenokoak izan edo beste edozein teknologiakoak izan. Horrek egin du auto markarik garrantzitsuenek berarengan konfiantza edukitzea, eta urtean 50 milioi pieza fabrikatzea haientzat eta 657 M€ baino gehiago fakturatzea urtean. Merkatuan dauden 2 ibilgailuetatik 1ek Fagor Ederlan marka darama.
Taldeak gaur eskaintzen dituen produktuak dira Chassisa, Powertraina, Powertrain Elektrikoa eta Estrukturalak, bai automobiletarako bai aplikazio komertzial eta industrialetarako, beti kalitate handiko produktuen eta bezero bakoitzaren premietara egokitutako produktu kustomizatuen alde eginda.
EDERTEK, FAGOR EDERLAN TALDEAREN ZENTRO TEKNOLOGIKOA
2008az geroztik, Fagor Ederlanek zentro teknologiko propioa dauka. Edertek da zentro teknologiko hori, eta bertan ideiak produktu berri, material eta prozesu aurreratu bihurtzen dira. Ederteken 50 ingeniari ari dira lanean, eta Fagor Ederlanen hainbat departamentutan bananduta dauden 350 ingeniariren laguntza dute.
Berrikuntza prozesu bat garatzen dute, aurrerapen teknologikora bideratuta eta arintzea, elektrifikazioa, bere materialen birziklagarritasuna edo 4.0 industria jomuga izanik, bezeroei automobilgintzan dagoen eta aitzindariena eskaintzeko, merkatuari aurrea hartuta eta bezeroen premiak kontuan hartuta.
GURE JATORRIARI BURUZ
Gogoratu behar da Fagor Ederlan Fagor Taldeko kooperatiba bat dela, 8 kooperatibak osatzen dutena (Fagor Industrial, Copreci, Fagor Electrónica, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Mondragon Assembly eta Galbaian).
Fagor Taldeak, halaber, bizirik mantentzen du proiektu kooperatiboak bere sorreran gidari izan zuen eraldaketa espiritua, eta hainbat balio bultzatzen ditu, tartean direla autoexijentzia, erantzukidetasuna, interkooperazioa, elkartasun arduratsua eta eraldaketa soziala, dena iraunkortasunaren ikuspuntutik. Horrek guztiak egin du une honetan automobilgintzaren sektoreko 10 hornitzaile nagusienen artean egotea, bere negozioan eta ingurunean balioa sortzen eta lidergoaren, pertsonen, kalitateko enpleguaren eta berrikuntzaren alde egiten.
