Industria kooperatiba bat gara. Fagor Ederlaneko pertsonak proiektu honen jabeak dira. Aparteko nortasun kooperatibo batek gidatutako proiektu bat.
Zer esaten dute zenbakiek guri buruz?






Liderra automobilgintzako osagaietan
Fagor Ederlan hornitzaile liderra da automobilgintzako osagaietan, eta Chassis, Powertrain eta Egiturazko osagaiak ditu ardatz. Ibilgailuen fabrikatzaile nagusiak gure bezeroak dira, eta sektoreko erronka garrantzitsuenak ulertzeko, partekatzeko eta lan egiteko aukera ematen digute.
Aurrerapen teknologikoen eta berrikuntzaren alde egiten dugu
Munduan gaurko eta etorkizuneko ibilgailuetarako proposamen teknologikorik eta berritzailerik hoberena eskaintzeko ari gara lanean.

Gure proiektu kooperatiboarekin bat egin
3.500 pertsona baino gehiago gara, MONDRAGON Korporazioan bazkide gehien dituen kooperatiba industriala. Pertsonak ingurune konprometituan eta erronkak jartzen dituen ingurunean garatzearen alde egiten dugu.


Globalak gara
Gure bezeroekiko hurbiltasuna da nazioarteratzeko dugun estrategiaren oinarria. 16 lantegi eta ekoizpen aliantzak ditugu sektorearen eskualderik nagusienetan: Europa, Mercosur, Asia eta Nafta.
