Inguruarekiko interkooperazioa

Inguruarekin interkooperazioan aritzen gara gizartearen benetako premiei erantzuteko, eta koherenteak gara gure izateko erarekin eta gure proiektu sozio-enpresarialarekin. Eraldaketa sozialarekiko konpromisoa azpimarratzen dugu, eta Fagor Ederlaneko pertsonak dira proiektu hau posible egiten dutenak.

Gizarteari eta bizi garen inguruneari balioa emateko egiten dugu lan

Parte hartzea

Boluntariotza aktiboa bultzatzen dugu gizarte ekintzako proiektuetan zuzenean inplikatuz.

Eraldaketa

Ingurunea eraldatzen dugu gure burua eraldatuz, eta izateko modu autokudeatuago, solidarioago eta iraunkorragorantz.

Konpromisoa

Gizarte justuago baten garapenarekin konprometituta gaude, gure proiektu sozio-enpresarialaren funtsezko zatia den heinean.

Interkooperazioa

Ekimen propioak bultzatzen ditugu eta, aldi berean, mundu iraunkorragoa eta zuzena bultzatzen duten inguruneko agente sozial ugarirekin elkarlanean ari gara.

Lan ardatz nagusiak

Ingurumeneko Iraunkortasuna

Ezinbestekotzat jotzen dugu mugikortasun iraunkorra, energiaren eta uraren kontsumo efizientea eta sortzen ditugun hondakinen murrizketa bultzatzea.

Hainbat proiektu gauzatzen ditugu –horietako batzuk sentsibilizaziokoak– baliabide naturalen kontsumo efizientea eta ingurumenean dugun inpaktua minimizatzeko modua sustatzeko.

Kontsumo arduratsua

consumo responsable

Guretzat, kontsumo arduratsua da pertsonaren garapeneran eta bere ingurunearen arteko oreka mantentzen duena, etorkizuneko belaunaldiei utziko dieten legatuaz ohartuta.

Ekonomia zirkularrerantz jotzen dugu, eta kontsumitzen ditugun produktuak eta zerbitzuak aukeratzean, esaterako, gure jantokiak aukeratzean ingurumen irizpideak, irizpide sozialak eta etikoak kontuan hartzen ditugu, ahal den neurrian.

Inklusio soziala

Inclusión social

Pertsona guztientzako aukera berdintasunaren alde egiten dugu lan, alde batera utzita haien jatorria, generoa, baldintza sozial edo jarduera, komunitateko bizimoduan integratzeko.

Gure xedea da laguntzea gizarteko kide guztiok bizitza duina eduki dezagun eta garapen pertsonal eta profesional egokia eta iraunkorrerako beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak eskura eduki ditzagun.

Inguruneko agenteekiko lankidetzak

Pauso Berriak programa

Proiektua 2018ko otsailean hasi zen, Gureakek eta Atzegik bultzatuta, desgaitasun intelektuala duten pertsonei beren lan ibilbidean laguntzeko. Datozen urteetan jarraituko da pertsonak sartzen Fagor Ederlaneko lantegietan, eta horrela kontratazio aukerak irekiko zaizkie enplegu normalizatu bat eskuratzeko zailtasunak dituztenei.

Tokiko produktua gure jantokietan

Hainbat proiektutan ari gara lanean, Fagor Ederlaneko jantokietan tokiko produktuak kontsumitzeko. Beterri Km0-rekin eta Cáritasen Bidean tailer okupazionalarekin elkarlanean ari gara tokiko nekazaritza eta kontsumo arduratsua sustatzeko eta ekonomikoki bideragarri egiteko eta gizartean baztertuta dauden pertsonen laneratzean laguntzeko.

Producto local

Gehikoop Proiektua

2019an hasita, Gehikoop Mundukide lankidetzaren esparruaren barruan bultzatutako proiektua da. Brasilgo MSTko ekoizpen-kooperatiba batzuekiko loturak eta horiei laguntza ematea ezartzen du proiektuak; izan ere, nekazarien gizarte-mugimendu hori nekazaritzaren erreformaren eta justizia sozialaren alde ari da lanean 1985etik, eta horrek aukera ematen du profesional bihurtzeko eta Brasilen ekoizpen-kooperatiben eta elkarteen antolaketaren buru izateko. Fagor Ederlanek proiektuarekin bat egiten du, munduko beste leku batzuetan kooperatibak garatzen laguntzeko, gure ezagutza eta gure kooperatibako funtsezko pertsonen laguntza eskainiz, aldi berean beste proiektu kooperatibo batzuetatik ikasteko aukerarekin.

Aliantzen bilaketa

Kontziente gara ez zela efizientea izango horrelako ekimenak bultzatzea bakarka. Horregatik guztiagatik, irabazi asmorik gabeko erakundeekin ari gara elkarlanean, erronka komunetan, gure komunitatearen garapenaren alde batera ahalegintzeko. Gurekin elkarlanean aritu nahi baduzu, jarri harremanetan honekin:

César Bastardo
Organo Sozialetako idazkari teknikoa
Mónica Díez Gómez

“Fagor Ederlanek programarekin egindako elkarlanari esker Iosuk eta Jaimek enpresa normalizatu batean lan egiteko aukera eduki dute. Haien ondoan dauden pertsonen babesa eta elkarlan estua funtsezkoak izan dira haien garapen sozial eta laboralerako.”

Mónica Díez Gómez
Pauso Berriak programaren jarraipenerako teknikaria (Gureak)
Agustín Tranche

“Fagor Ederlanekiko lankidetzak gure helburu nagusia betetzea ekarri du, hau da, zailtasunak dituzten kolektiboak gizarteratzea eta laneratzea, beren enpresan murgilduz, bizi diren ingurunea ezagutuz eta gure lanean eta gure baratze-produktuetan konfiantza izanez, jantokian hornitzaile izateko”.

Agustín Tranche
Sarea Fundazioaren zuzendaria
Virginia Basurto

“Fagor Ederlanek Gehikoopen parte hartzen duenez, Hegoaldeko herriekin dugun lankidetza-misioa gauzatu daiteke. Fagor Ederlanetik laguntzen dizkiguten pertsonen esperientziak eta egiten jakiteak laguntzen digu egiten dugun lana hobetzen, eta gure esperientzia kooperatiboa MSTren errealitatera hurbiltzen du Brasilen.”.

Virginia Basurto
SGehiKoop proiektuaren arduraduna Mundukiden