Informazio zehatza

< itzuli

null Galdategien BREF dokumentuaren berrikuspenean laguntzen ari da Fagor Ederlan Group

Ederlan & Estrategia 2019/05/23

Galdategien BREF dokumentuaren berrikuspenean laguntzen ari da Fagor Ederlan Group

Fundición

BREF dokumentuek industri sektore bakoitzerako teknikoki eta ekonomikoki bideragarria dena jakinarazten diete agintaritza eskumendunei, ingurumenari lotuta egiten duten jarduerak hobetzeko

Fagor Ederlan Group da igorpenak murrizteko asmoarekin Europar Batasunean dokumentu horien berrikuspenean aktiboki laguntzen ari diren enpresetako bat

Maiatzean, Fagor Ederlan Groupen jardunaldi bat egin zen erakundeetako eta sektoreko ordezkariekin, eta galdategien funtzionamenduari buruzko hainbat zalantza argitu ziren bertan

Fagor Ederlan Group da Europar Batasunean Galdategien BREF dokumentua berrikusten laguntzen ari diren puntako enpresetako bat. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz lantzen diren txostenak dira BREFak (Teknika Erabilgarririk Hoberenen Europako Erreferentziako Dokumentuak). 

Fagor Ederlaneko Ingurumen Kudeaketaren arduradun Silvia Triguerosek azaldu duenez, "BREF dokumentuetan Teknika Erabilgarririk Hoberenak (TEH), aplikatutako teknikak, egungo igorpenak eta kontsumo mailak onartzen dira industri sektore bakoitzerako. Gainera, agertzen ari diren teknikak ere identifikatzen dira”. 

BREF dokumentuek industri sektore bakoitzerako teknikoki eta ekonomikoki bideragarria dena jakinarazten diete agintaritza eskumendunei, ingurumenari lotuta egiten duten jarduerak hobetzeko eta, ondorioz, ingurumena oro har ere hobetzeko.

Galdategien BREF dokumentuan gai hauen gaineko gogoetak egiten dira nagusiki: eguratserako igorpenak, lehengaien eta energiaren erabilera efizientea, eta hondakinen murrizketa, erabilitako gaien birziklapenerako eta berrerabilpenerako sistemez gain.

Gaur egun, dokumentu horiek berrikusten eta eguneratzen ari dira, eta egutegi bat ezarri da lan horien garapenerako. Lanketa eta berrikuspen prozesu honetan hainbat agente ari dira parte hartzen, informazioa trukatuz: industria, Europar Batasuneko Estatu guztietako administrazioak, eta ingurumenaren alorreko GKEak.

Lan jardunaldia Fagor Ederlan Groupen

2019ko maiatzean, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko kide batzuk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzako ordezkari batzuk, dokumentazioaren berrikuspen taldeko teknikari batzuk eta Espainiako eta Europako Galdatzaileen Elkarteko ordezkari batzuk bisitan etorri ziren Fagor Ederlan Groupera, dokumentu hauen berrikuspenean aktiboki laguntzen ari diren enpresetako bat baita. 

Silvia Triguerosen hitzetan, "jardunaldian zehar, gure instalazioak ikusi ez ezik galdategien eta ingurumenean eragin handia duten instalazio askoren funtzionamenduari buruzko zalantza asko argitu ziren”.

Laster, Gipuzkoako kooperatiba “bere instalazioei buruzko informazioa eta instalazio horien kontsumoari eta ingurumeneko inpaktuei buruzkoa lortzeko” galdetegiak beteko ditu, adierazi du Fagor Ederlan Groupeko Ingurumen Kudeaketaren arduradunak.

Lagundu nahi duten enpresa guztien eta estatu kide guztien informazioa bildu ondoren, Teknikari Erabilgarririk Hoberenak ezartzeko prozesuari ekingo zaio. Proiektuak 3 urteko iraupena dauka, eta ez da uste 2022a baino lehen amaituko denik.

BREF horiek argitaratu ondoren, igorpenen mugak ezarrita egongo dira, eta “normala da muga zorrotzagoak izatea, tratamendu sistemak aldatuz joan direlako eta orain eraginkorragoak direlako", argitu du Triguerosek.

Enpresek lau urte izango dituzte beren instalazioak ezarritako muga berrietara egokitzeko, hala behar izanez gero. 

Silvia Triguerosek azaldu duenez, “berrikuspen honen inpaktua garrantzitsua izan daiteke eragindako industri sektorerako, izan ere, berrikuspenaren emaitzek egin beharreko inbertsioak baldintzatuko dituzte, eta inbertsioak ez dira soilik sektoreko igorpenei lotutakoak izango, baliabideen efizientziari eta kontsumoari lotutakoak ere izango dira. Beraz, agian aldaketak egin beharko dira ekoizpen bitartekoetan bertan edo instalazio berriak jarri igorpenak, isurketak eta antzeko inpaktuak tratatzeko”.

Erlazionatutako albisteak eta gertakariak

Ederlan & Estrategia
Behe presioko aluminioko laugarren lantegia inauguratu du Fagor Ederlanek
>
Ederlan & Estrategia
Fagor Ederlan, finalista Daimlerren Supplier Award sarien 2018ko edizioan
>