Informazio zehatza

< itzuli

null GISEDERLAN: KALITATERA BIDERATUAK

EDERLAN & ESTRATEGIA 2022/11/14

GISEDERLAN: KALITATERA BIDERATUAK

GISEderlan, Fagor Ederlan eta GISen arteko sozietate taldeaniztunak, 
kalitatearen aldeko apustuan aurrepausoa eman du, “Enfocados en la calidad” izeneko ekitaldearen bitartez. 

GISEderlanek 5 urteko ibilbidea eta lidergoa ditu automobilgintzako osagaien mekanizazioan, eta joan den azaroaren 11n bezeroak, langileak eta bazkideak bildu zituen gai nagusi baten inguruan: kalitatea.

Bikaintasunean sustraitutako herentzia

Automobil eta ibilgailu industrialetarako Chassis eta Powertrain osagaien mekanizazioan espezializatua, GISEderlanek automobilgintzaren sektorearen exijentzia eta kalitate-estandarrak ezagutzen ditu eta, horregatik, kalitatea da bere balio nagusia.

Bikaintasuna eta konpromisoa bezalako balioetan oinarritutako kultura korporatiboa sustatzea da Fagor Ederlan taldearen zutabeetako bat, eta horrek automobilgintzaren sektorerako segurtasun-osagaien merkatuko lider bihurtzen du, maila globalean. Gure filialak herentzia hori dauka, baita automobilgintzan espezializatutako erakunde global gisa gure lantegi guztietan sustatzen ditugun balioak ere.



Gure bezeroen ahotsa

“Ezagutu gure bezeroen ahotsa” leloak jardunaldiaren espiritua islatu zuen. Jardunaldian erreferentziazko bezeroen kalitate-arduradunak egon ziren, gure bezeroen ahotsa erakundeari helarazteko helburuarekin. Balio-kate osoko kalitatea eta bikaintasuna ere oso presente egon ziren, egun hartako kalitatezko mentalitatea ezarriz. 

Sergio Israel Rodríguez Lópezek, GISEderlaneko Kalitate zuzendariak, zera zioen horri buruz: Gure bezeroen ahotsa da gure kalitatearen lekukotasunik onena. Gure osagai mekanizatuen kalitate-estandar altuenei erantzutea funtsezko balioa da GISEderlanen. Gure burdinazko osagaiak fabrikatzeko prozesuek bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza bilatzen dute beti.

Fagor Ederlan Mexiko ere han egon zen 

Fagor Ederlanen erakustokia Juan Ricardo Granillo Fagor Ederlan Mexicoko Kalitate zuzendariak eta Kepa Barbarias Fagor Ederlan Mexikoko Kalitate arduradunak osatu zuten. Gure balio nagusiaren (bikaintasunaren) banderadun gisa GISEderlan taldearekin egon nahi izan zuten jardunaldi garrantzitsu honetan.

Jardunaldi horretako beste partaide garrantzitsu batzuk hornitzaileak, tokiko eragileak eta ikastetxeak izan ziren, besteak beste, Mitutoyo, CIMCO, Renishaw, Mess eta Draxton. Jardunaldia arrakastatsua izan zen, eta helburuak bezeroen, bazkideen eta langileen ekarpenari esker bete ziren.
 

 


 



.