Informazio zehatza

Fagor Ederlanen azken garapena: EDERALSI aluminiozko danborrak

Mugikortasun iraunkorrerantz
Automobilaren elektrifikazioa erritmo handian aurrera egiten duen prozesu geldiezina da. Klima aldaketarekiko mundu mailako konpromisoak bultzatzatutako prozesua. Konpromiso horrek gizarte eta industria osoaren ahalegina eskatzen du neutraltasun ereduetarantz eta deskarbonizazio estrategiarantz, balio kateko kide guztiei eragingo diena.
Inilgailu elektrikoa beraz, gure negozioaren erronka eta helburu bat izateaz gain, gure sektorea eraldatzen ari den errealitate bat da, nagusiki elektrikoa izango dena 2030erako munduan. Industriak iraunkortasunarekin eta ibiligailu elektrikoaren etorrerarekin duen konpromisoak aldaketak dakartza gure bizitzetan, hirietan eta, oro har, mugikortasunean.
Elektrikoan pentsatzen dugunean, powertrainean pentsatzen dugu, baina ibilgailuko beste sistema batzuek ere eskakizun berriak izango dituzte.
Ibilgailu elektrikoko balazta sistemak
Ibilgailu elektriko batean, baliaztatzearen %80 galga birsoitzailetik dator; beraz, ohiko balazta mekanikoaren erabilera txikiagoa izango da. Gainera, errekuntza ibilgailuan arintzea funtsezkoa bada CO2 emisioen murrizketan duen inpaktuagatik, elektrizitatean arintze hori are garrantzitsuagoa da betariaren eraginkortasun energetikoa handitzeko premiengatik.
Balazta mekanikoa gutxiago erabiltzen denez, balazta diskoen eta danborren korrosio arazo potentziala handitu egiten da, eta narriadura funtzional eta estetikoa eragiten du. Horregaitik, korrosioarekiko erresistentzia handia duten soluzio espezifikoak behar dira.
Balaztatzeko behar txikiagoa izateak eta behar horri lotuta, beste balazta sistea batzuk pentsaratzen ditu, hala nola balazta sistema danborra. Sistema hori atzealdeko ardatzean egon ohi da, eta ingurune elektriko berri honetan ere aplikatzen da. Baliteke disko balaztak atzeko ardatzean jartzea beharrezkoa ez izatea zenbait aplikaziotan, eta, gainera, oxidazio arriskua eta partikulen emisioak areagotuko lituzke. Hala ere, arazo hori balaztadanborrekin desagertzen da, kanpoan erabat ziglatuta daudelako.
Aluminiozko danborrak, autoaren etorkizuneko osagaiak asmatzen
Galda funtsioan aditu gisa, Fagor Ederlanek berrikuntza eta garapen programa bat du, ibilgailu elektrikoentzako soluzio espezifikoak eskaintzera bideratua, non iraunkortasuna, arintzea eta prestazioen hobekuntza baitira proposamen teknologiko aurreratu horiek garatzeko motor nagusia.
Proposamen horiek balazta Disko Bimetalak balazta disko eta danborretarako soluzio maila zabal batean gauzatzen dira, hala nola Disko Bimetalak, estaldura sosegarriak garatzeko gure lerroa edo EDERALSI aluminiozko disko eta danborrak.
Aluminio diskoen proposamenei, duela gutxiko Aliminio EDERALSIn balzata danborrak garapena gehitu behar zaie. Pisu txikiko soluzio ezin hobea atzeko ardatzarentzat, korrosioaren aurkakoentzat eta, gainera, prozesu jasangarriagoak, eraginkortasuna, birziklagarritasuna eta hondakinen gutxitxea diela eta.
Mugikortasun irankorra garatzeko irtenbide ezin hobea.
