Informazio zehatza

< itzuli

null Fagor Ederlanek prestakuntza dualaren aldeko apustu sendoa egin du

Pertsonak eta Talentua 2021/08/09

Fagor Ederlanek prestakuntza dualaren aldeko apustu sendoa egin du

Euskal kooperatibak inguruko hainbat ikstetxeren babesa dauka

Fagor Ederlanen garapenaren gako nagusietako bat bere egungo eta etorkizuneko proiektua osatzen duten pertsonengan dago. Fagor Ederlanek 2018tik aurrera garatu du Etorkizun Profesionalen proiektua. Programa horren bidez, profesional berriak prestatu nahi dira hainbat ekimenen bidez, besteak beste, prestakuntza duala, inguruko ikastetxeek emana, eta Fagor Ederlanek emandako edo kontratatutako saio korporatibo bereziak, profesional berri horiek xede dituzten lanpostuetarako garrantzitsuak diren gaiak landuz.

"Ikasleak, Fagor Ederlanek eskaintzen dituen prestakuntza-saio horiez gain, gure enpresaren eremu erreal eta praktikoan trebatzen dira. Programa honen azken helburua etorkizuneko profesionalak enpresan integratzeko gai izatea da", ziurtatzen du Raquel Belategik, Fagor Ederlaneko Heziketa dualeko arduradunak.

Etorkizun Profesionaleko Programa gauzatzeko, Gipuzkoako kooperatibak hainbat ikastetxe izan ditu erabilgarri: Mondragon Goi-Eskola, Miguel Altuna Institutua, Aretxabaleta Lanbide Eskola eta UPV/EHU.

Graduak kontuan hartuta, Kalitate, Ekoizpen eta Mantentze Ingeniaritzako teknikari lanpostuak eskura daitezke. Zikloetarako, berriz, mantentze-lanetako profesionala, tresnetako profesionala eta mekanizazioko makinista lanpostuak daude eskuragai.

Ildo horretan, Belategik honako hau adierazi du: "Lanpostuen ezagutza-piramidea ezartzen dugu, bai alde teorikoan bai praktikoan, Fagor Ederlanek emandako saio korporatiboekin osatuz.

Etorkizun Profesionaleko programaz gain, Fagor Ederlanen hainbat proiektu ditugu, eta horietan hainbat heziketa-ziklotako eta gradutako ikasleak sartuko ditugu, horiek aurrera ateratzeko". Bestalde, gaineratu du inplikatutako alde guztiek harremanetan jarraitzen dutela sortu duten Batzorde Akademikoaren bidez. Batzorde hori dela medio, ikasleek egindako lan-deskargak, aurkezpenak eta erronkak aurrera eramaten dituzte.


Ikastaro "zaila"
Pandemiak, arlo guztietan bezala, eragina izan du programaren ohiko garapenean. Fagor Ederlanek 66 ikasle zituen batez beste baina, gaur egun, 40 ikaslerekin ari da. Zehazki, ikasturte honetan, ingeniaritzako lau ikaslek (Jokin Perez, Erlantz Sola, Anne Barbarias eta Nagore Pinillos) uztailean TFG proiektuak aurkeztu dituzte.

Anne Barbarias programan aktiboki parte hartu duen ikasleetako bat da. Proiektu honetan inbertitutako "ahalegina eta lana" azpimarratu ditu. Barbarasek Fagor Ederlanen izandako esperientziaren alderdirik garrantzitsuenetako bat pertsonei ematen dieten garrantzia dela adierazi du. "Pandemia iritsi zenean uste nuen ezin izango nuela jarraitu eta praktikak egiteko beste enpresa bat bilatu beharko nuela, eta ulertzen nuen, jakin banekielako Fagor Ederlanen egoera ez zela aurreko urtekoa bezalakoa. Orduan ikusi nuen ez gintuztela alde batera utzi, hor ikusi da gugan jarri duten konfiantza eta gehien nabarmenduko nukeen alderdietako bat da", adierazi du.

Bestalde, ikasleak adierazi du kooperatibaren jatorrizko aurreikuspenak bete direla. "Fagor Ederlanek emandako laguntza eta konfiantza guztia itzuli nahi dut", ondorioztatu du Barbariasek, Heziketa Dualeko Programan egindako egonaldiaren balorazio positiboa eginez.