Informazio zehatza

Fagor Ederlanek Networking Enpresarial Basque Industry 4.0 kongresuan parte hartuko du

Estibaliz Elizondo, Edertekeko berrikuntza proiektuen ikertzailea, hizlari izango da Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako sektore anitzetako topaketan.
EITak (Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) bultzatzea eta produkzio prozesuetan integratzea, erakundeeen arteko lankidetzaren bidez, horixe da Bizkaia Enpresa Digitalak antolatu eta Fagor Ederlanen parte hartze aktiboa izango duen Enpresa Networking Basque Industry 4.0 topaketaren helburu nagusia.
Kongresua Eusko Jaurlaritzaren 2025eko Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategiaren barruan dago, eta sektore anitzeko topaketa gisa jardungo du. Topaketa horrek, industria errealitate berrian jarriko du arreta, eraldaketa digitalak eta laugarren industria iraultzak edo 4.0 industriak eragindako eskakizunetara egokitzeak markatuta.
Fabrikazio gehigarria, elkarlaneko robotika, adimen artifiziala, nanoteknologikoa, Big Data edo cloud computing bezalako teknologia berrien erabilerak errealitate berri bat markatzen ari dira industriaren esparruan.
Euskal industria ehuna bere prozesuak eraldatzeko erronkaren aurrean dago, teknika berri horietako ezarriz. Estibaliz Elizondo 4.0 eremuari lotutako berrikuntza proiektuen ikertzaileak Edertek zentro teknologikoan, Fagor Ederlan taldeko zentro teknologikoan, parte hartuko du hizlari gisa konpainiak eraldaketa digitalari eta 4.0 industriari dagokionez duen esperientzia azaltzeko.
Edertek-en automobilgintzako osagaiak fabrikatzeko prozesu berrien aplikazioan lan egiten dugu, 4.0 industrian, teknologia berrietan, arintzean eta elektrifikazioan oinarritutako bberrikuntza programa aitzindari bat garatuz.
Estibaliz Elizondorekin batera, hizlari izango dira Jaime Fernandez Castañeda, Head of Technology Development ITP Aeron; Borja Pçerez Villa, General Manager ABD Montaje Elektronikoetan; eta Angel Viñas, General Manager IPFn.
Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako ekitaldia azaroaren 25ean izango da Iberdrola Dorrean (Euskadi Plaza, 48009, Bilbao).
