Informazio zehatza

< itzuli

null Fagor Ederlanek Eurobrake 2021ean parte hartuko du, Europako freno-funtzioari buruzko ekitaldi teknologikoan

Ederlan & Estrategia 2021/05/11

Fagor Ederlanek Eurobrake 2021ean parte hartuko du, Europako freno-funtzioari buruzko ekitaldi teknologikoan

Fagor Ederlanek Eurobrake 2021ean parte hartuko du, Europako freno-funtzioari buruzko ekitaldi teknologikoan

Maiatzaren 17tik 21era egingo da, nazioarteko ehun erakusketari baino gehiago eta aurkezpen tekniko anitzei lekua emanez.

Fagor Ederlan Eurobrake 2021ean izango da aurten ere, balaztatze-teknologiari eta estrategiari buruzko Europako ekitaldi teknologikorik garrantzitsuena, maiatzaren 17tik 21era online formatuan ospatuko dena. 

Fagor Ederlanen agendan funtsezkoa den ekitaldi honetan, Fagor Ederlanek hizlari edo erakusle gisa parte hartzen duen bigarren aldia da. Bertan, enpresek esparru ezin hobea aurkitzen dute garapen teknologikoari buruzko joerak partekatzeko eta euren teknologia, produktu eta zerbitzu berritzaileak erakusteko.

Brontze babeslea eta Erakustoki birtuala

Balazta-diskoetan espezialista gisa, Fagor Ederlanek erakusmahai birtual gisa parte hartuko du bere ingeniaritza aurreratuko taldearen bitartez, aluminiozko diskoen garapen batekin. 

Horrela, aluminiozko balazta-diskoen eta balazta-disko bimetalikoen proposamena aurkeztuko du. Fagor Ederlanek eta Fordek patentatutako aluminiozko diskoen garapena Eurobrake 2020. edizioan aurkeztu zen. Apustu berritzaile horrek abantaila handiak ditu, hala nola pisua %50eraino murriztea ohiko alternatibekin alderatuta edo GBBren hobekuntza eta korrosioaren aurreko portaera, besteak beste. Aplikazio hau, dagoeneko ibilgailuan testatuta dagoena eta seriean jartzeko prest dagoena, ezin hobea da aplikazio elektriko eta hibridoetarako.  

Fagor Ederlanek EDERALSI izenarekin garatutako produktuen familiak disko solidoen, disko aireztatuen eta balazta-danborren proposamenak estaltzen ditu. Disko bimetalikoak funtsezkoak dira Fagor Ederlanen berrikuntza programan. Fagor Ederlanek merkatuan dauden alternatiben azterketan eta hobekuntzan oinarritutako irtenbidea aurkeztuko du.  Proposamen horri esker, pisua % 10era arte murriztu daiteke, balaztatze-errendimendua hobetuz kostu lehiakorrarekin. 

Fagor Ederlanek Eurobraken duen profilean proposamen berritzaile horiek berrikusi ahal izango dira, balazta-diskoen balio-proposamen osoarekin batera. Gainera, Fagor Ederlaneko garapen taldearekin zuzeneko harremanak izateko aukera izango da bilera pribatuetan, ekitaldiaren plataformaren bidez. 
Eurobrakek industria-eremu nagusietako enpresak biltzen ditu, hala nola turismokoak, merkataritza-ibilgailukoak, trenbidekoak, industria aeroespazialekoak eta ekosistema akademikokoak. Enpresa horiek hurrengo elementuekin erlazioa duten beste enpresekin lotuta daude: balaztak, marruskadura-materiala, ingeniaritza, fabrikazio-ekipoak, lehengaiak, ibilgailu elektriko eta hibridoentzako balazta-sistemen teknologiak, etorkizuneko teknologiak eta osagaiak. 

FISITAk antolatutako ekitaldi honetan, protagonismo berezia hartzen dute hitzaldi teknikoek – aldez aurretik batzorde batek onartuak –, bai eta produktuen erakusketek eta talentu-erakartzeak ere, Eurobrakeko Ikasleentzako Aukera Programaren (ESOP) bidez. Oraingo honetan, 120 erakusketa tekniko baino gehiago izango dira ikusgai eta nazioarteko 100 erakusketari baino gehiagok parte hartuko dute, tartean Fagor Ederlanek balazta-diskoetan espezialista gisa. Saio teknikoen ondoren, networking saio espezifikoak egingo dira, aurkeztutako ikerketei buruz eztabaidatzeko. 
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu:

Eurobrake 2021
Fagor Ederlan @ Eurobrake. Bisitatu gure enpresa-profila. Zure zain gaude!