Informazio zehatza

< itzuli

null Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratuko ditu 2020an Ingurunearen Eraldaketa eta Garapena programaren barruan

Eraldaketa Soziala 2021/01/25

Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratuko ditu 2020an Ingurunearen Eraldaketa eta Garapena programaren barruan

Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratuko ditu 2020an Ingurunearen Eraldaketa eta Garapena programaren barruan

Ingurunearekiko interkooperazioa estrategia aktibo eta etengabea da Fagor Ederlanen. Kooperatiba gisa dugun estrategiaren oinarrizko zutabea da, eta, horregatik, jarduerak, akordioak eta politikak garatzen ditugu, gizartearen benetako beharrei erantzuteko. Garatzen ditugun jarduera eta elkarlan guztien artetik, eraldaketa sozialarekiko konpromisoa azpimarratzen dugu, Fagor Ederlaneko pertsonak gara-eta proiektu hau posible egiten dugunok. 

Modu aktiboan lan egiten dugu proiektu eta lankidetza zuzenetan, 3 ardatzetan:  Ingurumenaren jasangarritasuna, kontsumo arduratsua eta gizarteratzea. Fagor taldeko kooperatiba garen aldetik, Fagor Ederlanen kooperatibaren irabazien zati bat, zehazki irabazien %12, Fagor Taldearen IPDK Lankidetza Fondora bideratzen dugu, hiru arlo hauetan egiten diren ekimenei erantzuteko: hezkuntza sustapena, garapen soziala eta kooperatiboa, eta komunitateko banaketa. 

Zehazki, 2020. urtean, Fagor Ederlanek milioi eta erdi euro eman ditu FAGOR taldearen IPDK laguntzetarako. Laguntza horiek hezkuntza sustapenerako, sustapen sozialerako eta kooperatiborako, eta komunitateko banaketarako erabili dira. Hiru ardatz horien barruan 37 lankidetza eta ekimen biltzen dira, mota, dimentsio eta ezaugarri desberdinetakoak.

Fagor Ederlanen saiatzen gara gure laguntza komunitateari, kulturari/hezkuntzari eta haur eta gazteen eskola kirolari laguntzen ari diren tokiko/eskualdeko erakundeetara bideratzen. Horren adibide dira Arrasate musikal, Goieskola eta Eskoriatzako, Bergarako, Arrasateko eta Aretxabaletako haurrentzako eta gazteentzako hainbat kirol dinamika eta ekimenak. Horretara mugatu gabe, kooperatibak bultzada sozialarekin eta kooperatiboarekin lotura duten ekimenekin lankidetzan jarraitzen du, hala nola berrikuntza sozialarekin eta euskararekin lotutako proiektuekin,  eta Mundukide elkartearekin eta beste mota batzuetako lankidetzekin. Kooperatibako kide batzuek Zaporeak, Iturrigorri, Aspanogi, Aspargi eta Retinosis Gipuzkoa elkarteei ere laguntzen diete.

Gure laguntzen fondora jotzeko modua oso erraza da. Eskaera bat gutun bidez edo posta elektroniko bidez bidali baino ez duzue egin behar. Webgune honetako Eraldaketa Sozialaren atalean aurkituko duzue nori bidali gutuna edo posta elektronikoa. Behin proiektua eta erakundea ezagututa, kooperatibaren barruko talde arduradunak ekimen bakoitza bere kategoriaren barruan baloratuko du, proiektu bakoitzak gizartearen eta kulturaren garapenean duen eragina aztertuz. 

Parte hartzera animatzen zaituztegu.