Informazio zehatza

< itzuli

null Fagor Ederlan eraldaketa digitalerantz doa

BERRIKUNTZA & TEKNOLOGIA 2021/10/27

Fagor Ederlan eraldaketa digitalerantz doa

Fagor Ederlanek aurrerapausoa eman du 4.0 industriaren eskakizun teknologiko eta iraunkorretara egokitzeko prozesuan.

Merkatua gero eta lehiakorragoa eta trantsizio digitalak markatutakoa izanik, Fagor Ederlanen ezinbestekotzat jotzen dugu oinarriak ezartzea eta etorkizuneko beharrak identifikatzeko ahaleginak batzea; horretarako, irtenbideak ezarriko ditugu eta gure estrategiak eta prozesuak 4.0 Industria paradigmara egokituko ditugu.

Horretan eta gure eredu korporatiboaren printzipioetan oinarrituta (iraunkortasunak eta berrikuntza teknologikoak gidari estrategiko gisa jarduten dutelarik), eraldaketa digitalerako plan bat bultzatu dugu, datozen urteetan gure ekintza asko gidatuko dituena; era berean, bezeroekin harremanak izateko eta negozio-eredua ulertzeko eta garatzeko modu berriak definituko ditu. Horrela, ibilbide-orri bat ezarri dugu eraldaketa digitalaren ikuspegitik, teknologia, antolaketa-kultura eta lean prozesu industriala konbinatuz:

"Gure estrategia sektorearen etorkizuneko joeretara bideratzen da, eta joera horien artean behar-beharrezkoa zen Eraldaketa Digitaleko Plan bat zehaztea, egungo lehiakortasun-egoerara hurbilduko gintuena; horretarako, ibilbide bat eta lehentasun jakin batzuk zehaztu behar genituen", adierazi du Jesús Fernández Fagor Ederlaneko Transformazio Digitaleko zuzendariak.

Diagnostikoa eta analisia

Horrela, organizazioan eta teknologian adituak diren ARN eta Nunsys aholkularitza-enpresek diagnostiko sakona egin dute diziplina anitzeko talde batekin, Lean Digital ereduaren lau zutabeetan oinarrituta: Estrategia, Pertsonak, Prozesuak eta Teknologia.

Guztira, RNAko eta Nunsyko 15 aholkularik parte hartu dute, espezializatuak estrategia definitzen eta hedatzen, prozesuak optimizatzen, gaikuntza teknologikoan, industrian, zibersegurtasunean, talentuaren kudeaketan eta gaitasunen hobekuntza lantzen.

Diagnostiko -eta azterketa- prozesu horren ondorioz, 59 jarduera-ildo sortu dira, 9 makroproiektutan egituratuta. Makroproiektu horiek elkarri lotuta daude, eta zuzendaritza-batzordeko kideen eta erakundeko funtsezko pertsonen inplikazioarekin eraiki dira. Pertsona horiek aukera eman digute barne-hausnarketa zalantzan jartzeko eta osatzeko, eta datozen urteetarako ibilbide-orri digital bat definitzeko.

Yuri Noda Ederlan Lean Digital proiektuaren arduradunaren arabera, "diagnostiko horri esker, gure izaerara egokitutako eraldaketa digitalerako ikuspegi holistikoa duen ibilbide-orria finkatu dugu, sektorearen eta kulturaren beraren eskakizunak kontuan hartuta. Gainera, gure hausnarketa estrategikoa osatzeko eta baliozkotzeko balio izan digu, datozen urteetarako beharrezkoak diren jarduera-ildo nagusiak deskribatuz".

Gaur egun, zehaztutako estrategia bakoitzean sakontzen ari gara; gainera, ekimen eta proiektu garrantzitsuak abian jartzen ari gara, gure lehiakortasuna, gure negozioen kokapena eta, oro har, balioa sortzeko dugun gaitasuna hobetzeko.