Informazio zehatza

Edurne Otxoa: "Gizarteak ezin du onartu biztanleriaren erdiak zientzian parte ez hartzea"

Fagor Ederlan genero berdintasunarekin identifikatzea eta inplikatzea noso lotuta dago gure nortasun kooperatiboarekin. Industria sektore batez ere maskulinoan, emakumeak gure plantillaren %19 dira, eta ordainsari eta lan modalitate bera dute bi sexuen artean, lanpostu bakoitzeko. Kontseilu Errektorean, gure órgano erabakitzaile gorenean, emakumeen ordezkaritza %58koa da, eta zuendari-zentroetan, berriz, %38koa. M8a dela eta, Edurne Otxoa doktore eta Ederrtek centro teknologikoko Materialen Zientzia laborategiko arduradunarekin hitz egin dugu. Edurnek, Fagor Ederlanen balio askoren adibide, aitortzen du zorionekoa dela EDERTEK taldeko centro teknologikoko laborategian lan egin ahal izateagatik, lankide apartekin batera, eta positiboki baloratzen du enpresan Berdintasun Planari berriki emandako bultzada.
Automozioa eta zientzia. Nola bizi duzue emakumearen papera esparru horietan?
Automobilgintzaren sektorea oso maskulinizatua dago; fabrikaziotik hasi, tailerretatik eta kontsezionarioetatik pasa, eta publizitateraino, non iragarki gehienak gizonezkoei zuzenduta daude. Pixkanaka, emakumeak presentzia handiagoa du gizartean eta automobilgintzan emakume gehiago ari dira lanean, gutxiago izaten jarraitzen dugu, baina errealitate hori pixkanaka aldatzen doa. Aldaketaren zati bat da sektoreko empresa handiak berdintasun politikak lantzen ari direla, eta aurrerapen teknologikoari esker postu batzuen eragin fisikoa murrizten ari dela, nire ustez, emakumea historikoki maskulinoa izan den sektore batean sartzea erraztuz.
Zientziaren arloan, oso garrantzitsua da doktoregoko eta doktoratu ondoko bekak eskuratzeko errendimendu akademikoaren pisua. Arlo horretan, emakumeek emaitza hobeak lortzen dituzte eta karrera zientifikoak oso luzeak dira, eta ezegonkortasun eta ziurgabetasun handia izaten dute; eta ia beti, latitude horiengatik behintzar, diru sarrerak oso txikiak izaten dira, eta ikerkuntza lana egin ahal izateko finantzaketa publikoaren arabera. Horretan guztian amatasuna gurutzatzen bada, ia ezinezkoa da karrera zientifikoaren eskakizunekin jarraitu ahal izatea: azken aurrerapenetan egunean egotea, argitalpenak egitea, kongresuetara joatea, atzerrian egonaldiak egitea, probak egitea, eta, beraz, emakume askok karrera zientifikoa uzten dute, lanaldi murrizketarekin eta seme alaben hazkuntzarekin bateragarria ez delako, eta gainera, lan egonkortasuna behar delako.

Baina, hala ere, zu karrera zientifikoaren adibide bat zara. Nolakoa izan zen zure prestakuntza prozesua hona iritsi arte?
Hemengo unibertsitateak nahiko orotarikoak dira beraz, nire kasuan Alemaniara joan nintzen espezializatzera. Esperientzia handia izan zen beren garaietan benetako gorentasunak ziren irakasleez inguratuta egotea eta puntako baliabideak erabiliz praktikak egin ahal izatea, metalurgian eta galdaketan urteetan ikertzen eta lanean ziharduten pertsonez inguratuta. Egia esan, ez zegoen planeatua, eta ez neukan argi zientzari ekin nahi nionik ere; aukerak sortzen joan ziren, eta hor egoteko aprobetxatzeko zortea izan nuen.
Eta zure formazioa Alemanian amaitu zenuenean…
Une batean etxera itzultzea erabaki nuen, MUko doktoregoa egin nuen, Alemanian ezagutu nuen Iñaki Hurtadoren zuzendaritzapean, EDERTEKekin, Fagor Ederlanek Usurbilen duen galdaketa plantarekin eta FOSECOrekin elkarlanean, eta EDERTEKeko materialen zientzia laborategiko arduradun gisa amaitu dut.
2015ean Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna ospatu zen Zientzian, joan den otsailaren 11n, eta hil honetan M8an bizi dugu. Nola ikusten dituzu ekimen horiek eta zure ustez gizarteakekimen horiek bultzatzen ditu?
Egun hauek oso modu positiboan baloratzen ditut. Nire ustez, gizarteak ezin du onartu biztanleariaren erdiak zientzian parte ez hartzea. Horrelako gertakariez jabetzea positiboa bada ere, ezinbestekoa da familia eta lana bateragarri egiteko politikak hobetzea eta parekatzea. Oraindik ere emakumeak gara gure familiak zaintzeko lanaldia murriztea erabakitzen dugunak, eta horrek profeisonalki hazten jarraitzea eragotzen digu, argi eta garbi.

Zure ustez, zergatik ez dago emakumearen ikuspegi profesional nabarmenagorik teknologian eta industrian?
Izan ere, normalean beste diziplina batzuetara bultzatu gaituzte, hala nola zaintzara, medikuntzara edo laguntzara, adibidez, hainbat adibide jartzeagatik, edo karrera humanistikoetara. Teknologia eta zientzia izugarri adarkatu dira, beharrezkoa da ikastetzeetan zein institutuetan dauden lanerako aukera guztiak azaltzea. Ekimen asko egin daitezke gazteenek zientzian duten interesa irakasteko, hala nola robotika eta teknologia lehiaketak. Enpresek lankidetza estuagoa izan beharko dute unibertsitateekin edo lanbide heziketako zentroekin, etorkizuneko langileak behar dituzten gaitasunetan presta ditzaten eta talentua erakar dezaten. Prestakuntza duala bezalako ekimenak oso positiboak dira eta sarriago ate irekien jardunaliak egitea enpresetan.
Fagor Ederlanen centro teknologikoa den EDERTEK laborategiko zure lan ingurunea batez ere emakumezkoa da. Nola baloratzen duzu hori?
Zorionez, laborategian lankide apartez ingurutatuta nago, eta emakumeak gehienegoa gara. Kasualitatea ez bada ere, oso positiboki baloratzen dut hor; izan erem gauzak egiteko modua, emakumeen maitasuna, zaintza eta ikusmena, laginak prestatzerakoan edo txostenak egiterakoan, esaterako, nabaritu egiten dira, eta plus bat dira. Taldean lan egiten dugu EDERTEKen egiten diren ikerketa eta garapen proiektuei laguntzeko. Era berean, análisis asko egiten ditugu akats gisa edo piezei egindako autopsien bidez, eta hori egitea luxu bat da lan ingurune honetan eta talde honekin.

Nola biziko duzue M8a laborategian?
Oso modu berezian eta errebindikatiboan. Horrekin batera, gure ikaskideetako baten urtebetetzea da, eta horrek ere laborategian ospakizun giro bat sortzen lagunduko du.
Zer balorazio egiten duzu emakumeak Fagor Ederlanen eta Ederteken duen paperaz?
Kooperatiba garen aldetik, berdintasunezko erakundea gara. Ez da onartzen lan bera egiten duten gizon eta emakume batek desberdin kobratzea; horrela, sexuaren araberako alborapena saihesten da. Lanpostuaren deskribapenaren eta betetzen diren eginkizunen arabera kobratzen da, eta horretarako prestakuntza ezaugarri batzuk bete behar dituzu. Gainera, antolatzeko modua zeharkoagoa, parte hartzaileagoa eta irekiagoa da, eta horrek eragotzi egiten du botere abusuak gertatzea. Horretaz gain, Berdintasun Plan bat sortu berri da, ziur asko gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna indartzen lagunduko duena. Fagor Ederlanen emakume gisa izan dudan esperientzia oso positiboa izan da. Egia da hasiera batean ahalegin handiagoa egin behar duzula lekua hartzeko eta taldekideen errespetua irabazteko, batez ere beteranoen artean, baina hasierako une horien ondoren, erreferentzia bihurtzen zara taldean, eta zure lanaren garapena naturala da.
Zer eskatuko zenioke gizarteari eta empresa esparruei emakume gisa?
Beharrezkoa da talentua erakartzea eta guztientzat baldintza berdinak egotea. Bestalde, karrera zientifikoan lan baldintzak hobetu behar dira, eta familia bateragarri egiten lagunduko duten politika argiak ezarri behar dira. Ate irekien jardunaldiak ere egin beharko lirateke, teknologia lehiaketen pizgarriak, neskatoek txikitatik ikus dezaten zientzialari gisa lan egin dezaketela eta esparru horietan haientzat etorkizun bat badagoela. Espero dugu gure alabek guk baino erraztasun gehiago izatea prestatzeko eta beren etorkizuna aukeratzeko, eta gizarte eta lan esparru guztietan berdintasuna bermatuta egotea, guztiontzako etorkizun hobea eraikiz.
