Informazio zehatza

< itzuli

null Cummins Meritor-ek Fagor Ederlan Brasileiraren lana saritu du

EDERLAN & ESTRATEGIA 2022/12/20

Cummins Meritor-ek Fagor Ederlan Brasileiraren lana saritu du


Fagor Ederlan Brasileirak Erosketak kategorian jaso zuen saria, bi konpainiek duten aparteko harremana aitortzen duen keinu batean.

Joan den azaroaren 23an, Cummins Meritorrek Supplier Day 2022 saria eman zien bere hornitzailerik onenei, Logistika, Kalitatea, Erosketak eta Hornitzaile Onenaren kategorietan.

Gure filiala, Fagor Ederlan Brasileira, ibilgailuen txasiserako segurtasun-osagaien galdaketan eta mekanizazioan epezializatua dago. Era berean, aditua da ibilgailu komertzialen powertrainerako galdaketa-osagaietan. Esan bezala, Erosketak kategorian saritua izan zen (garapen arintasuna, soluzio teknikoen aurkezpena eta kudeaketa komertziala barne).

Fagor Ederlan Brasileira izan zen saritutako fundizio-hornitzaile bakarra. Fagor Ederlan Brasileirarentzat ohore handia izan zen, garapen-gaitasunaren, merkataritza-kudeaketaren eta proiektu berrien eskariari erantzuteko gaitasunaren aintzatespena baita.


 

Harreman luzea

Fagor Ederlan Brasileira-ren eta Meritor-en arteko harremana ibilbide luzekoa da eta bi etapa desberdinetan zatitzen da: lehenengoa 80ko hamarkadaren amaieran hasi eta 2003an amaitu zen; bigarrena, berriz, 2014an hasi eta gaur egun arte mantentzen da.

Fagor Ederlan Braisleirak Cummins Meritorrentzat egindako piezak oso teknikoak dira, kalitate estandar altuak betetzeaz gain. Arintasuna, garatzeko gaitasuna eta know-how-a dira Fagor Ederlan Brasileirak harreman horri ematen dizkion funtsezko hiru osagaiak, garapen, prozesu eta hobekuntzetako aldi bereko ingeniaritzaz gain.

Cummins Meritor Kualitate Astea

Kalitatea azpimarratzen duen “Cummins Meritor Kualitate Astea” lelopean, sari banaketa Espaço Mariah de Eventos (Osasco, São Paulo) gunean egin zen. Sariak urtero deitzen dira, eta bikaintasunagatik eta balio tekniko handiagatik gehien nabarmentzen diren hornitzaileak saritzen dituzte. Horretaz gain, hornitzaileek beren beharrizanekin bat egiteko eta denboran zehar harreman komertzial iraunkorra izateko duten gaitasuna ebaluatzen dute.

Fagor Ederlan Brasileirarentzat errekonozimendu hori oso garrantzitsua da, gure bezeroaren beharrak ulertzeko etengabe lan egiten dugula berresten duelako, eta, gainera, bi partner-ek automobilgintzaren merkatuan egindako lan ona aitortzen duelako.

Ez dago bi hiru gabe

Bigarren urtez jarraian jaso du Fagor Ederlan Brasileirak sari hau, 2021ean saritua izan ondoren. Sari horrekin, partner gisa hazten jarraitzea eta beste urte askotan bi konpainien hazkundea sustatzen jarraitzea espero dugu.

Fagor Ederlan Brasileirak kalitate handiaren eta automobilen txasiserako galdaketa eta mekanizazioko berrikuntzaren alde egiten jarraitzen du, baita ibilgailu komertzialen powertrainerako galdaketa-osagaien alde ere.

Datorren urtera arte!