Informazio zehatza

Fagor Ederlanek SALEMA proiektu europarrean parte hartzen du

Horrela, osagaien fabrikazioan material iraunkorrak erabiltzeko konpromisoa eta helburua indartzen ditu
Automobilgintzaren sektoreak aurre egin beharreko erronkarik garratzitsuenetarako bi hauek dira: ohiko ibilgailuan zein ibilgailu elektrikoan osagai eta sistema arinetan oinarritutako konponbideak ikertzea eta garatzea, eta birziklatutako materialen erabilera areagotzea.
Jarduera esparru horretan kokatzen da SALEMA proiektua, Fagor Ederlanen partaidetzarekin. Proiektu honek proposatzen du aluminiozko ekosistema industrial baten benetako aukera ezartzea Europako Batzordeak ezarritako Gai Prima Kritikoen (CRM Critical Raw Material) mende ez dagoen automobilgintzaren sektorerako.
Salemak, Eurecatek (Centre Tecnológic de Catalunya) koordinatua, ekonomia zirkularreko eredu bat planteatzen du, hondarrak eta txatarra erabiliz ibilgailu elektrikoen osagaiei aplikatutako aluminiozko alezioetarako CRMen ordezko iturri gisa. Karbono aztarna nabarmen murriztea planteatzen duten materialak eta prozesuak lortzea da helburua. Eber Arregi, Edertek Zentro Teknologikoko Berrikuntza proiekuen arduradunarentzat, "SALEMAk paper handia bete dezake automobilgintzaren, eta ibilgailu elektrikoaren etorkizuneko industrian, material eta prozesu jasangarri berriak eskainiz. Iraunkortasuna, ingurumenaren ikuspegitik ulertuta, material birziklatuak erabiliz eta lehengai kritikoekiko medekotasuna minimizatuz".
Parte Estrategikoa
Fagor Ederlanek SALEMAn duen partaidetza estrategikoa da, eta bat dator produktuaren, materialaren eta prozesuen ikuspegitik gero eta iraunkorragoak diren konponbideak eskaintzeko helburuekin eta gure sektorearen etorkizuneko osagaiak eskaintzera bideratutako berrikuntza helburuekin, non arintzea, prestazioak gehitzea eta lehiakortasuna funtsezkoak diren merkatuari egindako proposamenean.
Egiturazko osagaiak garatzeko aluminio birziklatuko materiala erabiltzea eta lehengai kritikoak (Silizioa edo Magnesioa) ordezkatzen dituzten sistemetan oinarritutako aleazioak garatzea dira ibilgailu elektrikoen osagai berriak lortzeko dauden bi alternatibak. SALEMAk lau industria proiektu pilotu garatuko ditu aluminio aleazio berriak balidatzeko.
“Gure helburua, SALEMAn, proiektuan zehar Edertek-en presio altuko galdaketa prozesuaren (HPDC) industria erakusle batean garatutako aleazioak balidatzea izango da”. Bestalde, aluminio injekzio estrukturalen osagaien fabrikazioan sakonduko da, body, txasis edo batería osagaietan etorkizunean izango diren aplikazioetan aleazio berri horien moldekatze mugak ezagutzeko. Zalantzarik gabe,aukera ona da egiturazko osagaien informazioa eskuratzeko OEM baten eskutik, eta tratamendu termikorik behar ez duten HPDCren egiturazko aleazio berriak probatzeko, Eber Arregik dionez.
Proiektu honetan parte hartuz, Fagor Ederlanek jasangarritasunarekiko eta berrikuntzarekiko konpromiso sendoa erakusten du, aluminio teknologietan konponbide aurreratuak garatzen aurrera eginez.
