Informazio zehatza

< itzuli

null Estaldurak: balazta disko jasangarriagoak eta korrosioarekiko erresistentzia handiagoak

BERRIKUNTZA & TEKNOLOGIA 2022/01/18

Estaldurak: balazta disko jasangarriagoak eta korrosioarekiko erresistentzia handiagoak

Estaldurak balazta disko jasangarriagoak eta korrosioarekiko erresistentzia handiagoak

Partikulen emisioak murriztea eta balazta diskoen korrosioarekiko eta higadurarekiko erresistentzia handitzea. Fagor Ederlanen estaldura soluzioak garatzeko bi helburu. 
 
Automobilgintzarako ezinbesteko konponbideak 
 
Industria gisa aurre egin behar diogun egungo erronkarik handienetako bat iraunkortasuna da. Erronka horrek gure eremua eraldatzen du mugikortasunaren paradigma berriarekin, non elektrifikazioak garrantzi berezia hartzen duen. Erregulazio berriek eta ibilgailuen elektrifikazioak eragin nabarmena dute sistema eta osagai guztietan, baita balaztetan ere. 
 
2025ean EURO 7 legeriaren araudi berria sartuko da indarrean . Hori dela eta, balazta sistema  konbentzioanalak dituzten barne errekuntzako ibilgailuek baimendutako mailetatik gorako balazta partikulen emisioak sortuko dituzte.  
 
Ibilgailu elektrikoen kasuan, balazta mekanikoaren erabilera jaistearen ondoriozko isuriak gutxitu egin beharko lirateke, baina ez erabiltzeagatik, ibilgailu elektrikoaren balaztetan korrosioa handiagoa izango da, beraz, emisioak handitu egingo dira. 
 
Sektoreak garapen berriak behar ditu arazo horiei erantzuteko. Partikulen emisioak murrizteko, arintzeko eta prestazioak hobetzeko soluzioak lortzeko. Helburu horiekin gidatzen dugu balazta diskoetarako berrikuntza plana. 
 
Azken belaunaldiko estaldura iraunkorrak eta prestazio handiak: 

  • Disko iraunkorrak 
  • Korrosioarekiko erresistentzia handia 
  • Higadurarekiko erresistentzia handia BPE gutxiago 
  • Kostu lehiakorra 
  • Estaldura soluzioen aukera zabala 

Berrikuntza balantza teknologian 


Fagor Ederlanek materialen estaldura eta berrikuntza teknologietan duen esperientzia eskaintzen du, balazta partikulen emisioak minimizatzea eta balazta diskoen korrosioaren aurkako errendimendua handitzea lortzen duten osagaiak merkatuari eskaintzeko helburuarekin. 
 
Informazio gehiago: https://www.fagorederlan.com/eu/chassis/balaztaren-disko-tanborrak