Komunitatea sortzen

Eraldaketa soziala gure esentziaren zatia da, gizarte oparoagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko. Gure inguruko agente guztiei laguntzen diegu komunitatea hobetzeko proiektuak garatzen.

Fagor Ederlan

Fagor Taldearekiko interkooperazioa Gizartearentzako eta ingurunearentzako itzulkina irizpide kooperatiboen arabera

Hasieratik, Fagor Ederlan eta Fagor Taldea osatzen duten beste kooperatibak beren irabazien %10-12 bideratzen ari dira Interes Publikoko beste Helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuzio Fondora (IPDK). Fondo horren existentzia printzipio kooperatiboei eta gure jardueraren garapen eremua den ingurunearen hobekuntza ekonomiko eta sozialarekin dugun konpromisoari lotuta dago.

Komunitatean aplikatzen dugun inbertsio eredua behean adierazten diren hiru jardute lerroetan egituratzen da batez ere, eta pasa den urtean 1,5 milioi euro bideratu genituen horretara

%25
Heziketaren sustapena

Gizabidea Fundazioaren bitartez Debagoiena bailarako heziketaren garapena babesten da, gure gizarteak etorkizunean edukiko dituen erronkei era zuzenean, kooperatiboan eta berritzailean erantzuteko.

%64
Sustapen soziala eta kooperatiboa

Eraldaketa mugimendu bat bultzatzen dugu komunitate gisa ditugun erronkei erantzuteko.

Euskal kultura eta euskararen normalizazioan bultzatzen laguntzen dugu, lan eremuan eta eremu lokalean.

Mundukideren  bitartez (GKE) kooperazio lana bultzatzen dugu herrialde azpigaratuetan.

%11
Banaketa komunitarioa

Gure bazkideen balio kooperatiboetan eragiten dugu, sentsibilizazio ekintzen bidez.

Bazkide langileen ekimenez garatzen diren interes publikoko hainbat proiektu babesten ditugu.

Gizarteari itzultzen zaionaren gaineko datuak

Irabazien
%12
IPDKra
2,4M
EURO URTEAN
emanda gizarte proiektuetan mundu osoan
240.000
EURO
banatuta elkarte proiektuetan

Lehen pertsonan

Inguruneko hainbat agenterekin batera garatzen ditugun interkooperazioko proiektuez gain, irabazi asmorik gabe eremu hauetan diharduten tokiko elkarte batzuei laguntzen diegu diruz:

  • Garapen komunitariorako laguntzak eta GKEak
  • Kultura eta heziketa
  • Kirol eskolak
Gehiago egin nahi dugu eta egin dezakegu gure gizartearen alde
Fagor Taldearen Banaketa Komunitarioaren %8 kudeatzen dugu.