Nortzuk gara

Fagor Ederlan liderra da munduan Automobilgintzaren sektorerako Chassis eta Powertraineko osagaietan. Berrikuntza, garapen teknologikoa eta ingurunearekin konprometitutako kooperatiba garen heinean ditugun balioak dira gure etorkizuneko estrategiaren oinarriak, horiek dira bakarrak eta desberdinak egiten gaituztenak.

Coche deportivo
Adituak gara balio kate osoan, eta produktu soluziorik hoberenak eskaintzen ditugu hainbat teknologia eta materialetan.

Teknologia eta talentua expertise maila handia lortzeko

4.500 pertsonak baino gehiagok bihurtzen dute egia gure proiektua. Talentuarekin, gaitasun teknologikoarekin eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuarekin posible egiten zaigu ibilgailu arinetarako eta industriako ibilgailuetarako eskaintzen ditugun osagaiak pertsonalizatzea, Chassis, Powertrain, Powertrain Elektriko eta Estrukturalen funtzioetarako.

Kalitate handiko produktuak eta bezeroaren premietara egokitutakoak lortzen ditugu munduko edozein lekutan.

Zer esaten dute zenbakiek guri buruz?

Negozio bolumena
665M
Fagor Ederlanek munduan saldutakoa urtean
Osagaiak munduan
50M
2 autoetatik 1ek gure osagaiak daramatza.
liderrak munduan
Burdina eta Aluminio Galdaketako 4 teknologia gakoetan
enplegatutako pertsonak
4,7K
Kooperatiban, pertsonen %72 bazkideak dira.
ingurunearekiko harremana
2,8M
Inbertituta mundu osoan.

Industri kooperatiba pertsonei eta bere enpresa kulturari esker

Kooperatiba da Fagor Ederlan taldearen erdigunea. Gure balioak, printzipioak eta kultura negoziotik harago doaz. Gure gestio eredua pertsonengan eta inguruan zentratzen da, hori baita axola zaiguna.

MONDRAGON Korporazioko eta Fagor Taldeko kideak gara, eta haien balio eta printzipio berberak ditugu, eta eredu bakarra.

Isabel Sagastiberri

"Fagor Ederlanek garatzen utzi dit, ikuspuntu profesionaletik zein pertsonaletik. Beti eduki dut parte hartzeko, eta nire iritzia eta nire ideiarik hoberenak emateko aukera".

Isabel Sagastiberri
Marketin Estrategikoko Arduraduna
22 urte bazkide
Juan Torres

"Kooperatiba da eraldaketa pertsonalerako eta sozialerako tresna bat. Bertan ikasi dut proiektu baten parte izatea baloratzen, kide naizela eta kultura, eskualde eta hizkuntza bat daukadala sentituta. Mexikon emandako denboran, bizi ahal izan dut nola piztu den bertako pertsonengan garapenerako eta hazkuntzarako nahia, lankidetzan, konpromisoan eta erantzukizunean oinarrituta".

Juan Torres
Ingeniaritzako Burua
7 urte bazkide
Nerea Egidazu

"Kooperatiba pertsona multzo bat da, zeintzuek euren borondatez kooperatibako bazkide egin diren helburu ekonomiko, sozial eta kulturalak lortzeko. Kooperatibaren jabetza bazkideena da eta kooperatibaren kudeaketa denon artean egiten da, demokratikoki"

Nerea Egidazu
Ikertzailea
5 urte bazkide
Imanol Ibarra

"Kooperatiba enpresa bat da, non ordezkatuta eta errealizatuta sentitzen naizen eta nire iritzia eta nire lana baloratzen diren".

Imanol Ibarra
Teknikari Prediktiboa
13 urte bazkide Fagor Etxetresna elektrikoetan eta 16 urte Fagor Ederlanen.

Kalitatea eta esperientzia Automobilgintzaren zerbitzura

Automobilgintzaren sektoreak industriari bultzaka jarraitzen du, eta joerak markatzen, zeinak Fagor Ederlanek bere egiten dituen bere bezeroen ondoan egoteko une gako bakoitzean. Ezaugarri hauek eusten diote balio kate osoan dugun expertiseari:

Globala
18 ekoizpen planta merkatuko 4 eskualde nagusietan, zeintzuei esker zerbitzu hurbila eta azkarra eskaini dezakegun munduko edozein lekutan.
Espezialista
Chassis eta Powertraineko aplikazioetarako soluzio integraletan, 5 hamarkada baino gehiagoan. Esperientzia eta adituen ezagutza gure produktuen funtzioaren gainean.
Berritzailea
Berrikuntza da gure negozioaren motorra, sektorearen erronka teknologikoak lortzen uzten digun motorra.
Humanoa
Pertsonekiko konpromisoa. Bere espiritu kooperatibistari leial izanda, Fagor Ederlanek gobernu bat ezartzen du, non aktore guztiei ahalmena ematen zaien erakundearen barruan. Kultura, prozesuak eta giza egitura.