Historia

Fagor Ederlanen historia hainbat mugarrik markatuta dago, non pertsonek sektorearen abangoardiara eraman duten bidea eraiki duten. Bidaia hori arlo berri eta berritzaileetarantz ireki da, eta erronka horiek aurrerantz begiratuta hartu nahi dugu gure gain.

Ilusio bat izatetik chassis eta powertraineko osagaietan munduko enpresa liderra izatera

1963an, 60 pertsona ausartek kooperatiba txiki bat sortzeko zuten gogoa eta adorea batu zuten. Bost hamakarda baino gehiagoren ostean, Fagor Ederlan munduko erreferente bihurtu da automobilgintzarako osagaien industrian, iraunkortasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa gako hartuta garatu duen enpresa proiektu batekin.

Izan ginelako gara

60 bazkide izatetik ia 2000 bazkide izatera igaro gara Fagor Ederlan Koop.E.n, bazkideak izanik konpainiaren ardatz nagusia, eta une honetan Fagor Taldeko kooperatibarik handiena gara, eta Mondragon Korporazioko industria dibisioko lehena (bazkide kopuruari dagokionez).

Higinio Etxabe

"Langileei esango nieke iniziatiba edukitzeko, baina batez ere pozik joateko lanera"

Higinio Etxabe
1963-1965
76 zenbakiko bazkidea
Isabel Etxaniz

"Intentsitate handiko garaia izan zen, eta ez soilik tokiko hazkundeagatik. Globalizazioan ere intentsua izan zen, 2000an lehen urratsa eman baitzen Brasilekin"

Isabel Etxaniz
1965-1990
1563 zenbakiko bazkidea
Fidel Amozarrain

"Lantegi batzuk, hala nola Tafallakoa edo Usurbilgoa, kooperatiba bihurtzeko prozesua orduan hasi zen, eta erronka izan zen guretzat. Orain, berriz, harro sentitzen gara horregatik"

Fidel Amozarrain
1990-2005
1329 zenbakiko bazkidea
Juan Mª Palencia

"Fagor Ederlan etengabe ari da erronka garrantzitsuak hartzen bere gain. Gorroñogoitiak hau esaten zuen Ederlanez: ez da proiektu polita eta ederra, proiektu sendo eta indartsua da. Hori da Ederlan!"

Juan Mª Palencia
2005-2019
1344 zenbakiko bazkidea
1963 - 1966
Años 1963 - 1966
Fagor Ederlan jaio zen

Konpromiso sozialak eta zerbait desberdin egiteko gogoak bultzatuta, 1963ko ekainaren 28an 3 tailer txiki elkartu ziren Eskoriatzan (Euskal Herria-Espainia) eta Comet, Kooperatiba Ekartea eratu zuten. 1966an, Ederlan S. Coop. izena hartu zuen.

Galdatutako eta injektatutako produktuen fabrikaziora dedikatuta, lehen urratsak ematen hasi ziren automobilgintzaren sektorerako industria jardueran.

Años 1963 - 1966
1966 - 1990
Años 1966 - 1990
Merkatuaren eskakizunei erantzuten

Urteak igaro ziren eta Ederlan hazten joan zen eta merkatua zabaltzen. Mekanizazioa sartu zuen bere balio proposamenean eta lehen salmentak lortu zituen nazioartean. Marka liderren osagaien hornitzaile gisa sendotzeko eta posizionatzeko urteak izan ziren.

1987an Fagor Taldea eratu zen eta Ederlan S.Coop., beste 3 kooperatiba gehiagorekin batera (Ulgor, Arrasate eta Copreci), Fagor Taldearen barruan sartu zen. Orduan hartu zuen gaur egun duen Fagor Ederlan izena.

Años 1966 - 1990
1990 - 2005
Años 1990 - 2005
Argi berdea nazioartekotzeari

Hasieratik Fagor Ederlanek argi eduki zuen goi mailako teknologia sartu behar zuela eta balioa gehitu behar ziola bere jarduerari. Taldean hartu zituen Amat kooperatiba (1993, Euskal Herria) eta Impreci kooperatiba (1995, Euskal Herria).

90eko hamarkada erronkez beteriko urteak izan ziren, non planta berrietan eta balio erantsi handiagoko muntaketa lineetan inbertsio ugari egin ziren. FIT Automoción (1996-99, Euskal Herria) eta Fagor Ederlan Borja (1999, Aragoi) sartu ziren.

Kooperatiba prest sentitzen da nazioartean ibilbidea egiten hasteko, eta Hego Amerikan egin zuen lehen geldialdia. 2003an Fagor Ederlan Brasileirari eman zion ongietorria,; Extremako (Minas Gerais) lehen galdategi eta ekoizpen planta zen.

Años 1990 - 2005
2005 - 2013
Años 2005 - 2013
Azelerazio globala eta berrikuntza

Nazioartekotzea geldiezina da. Europan, Hego Amerikan eta Asian dituen planta berriekin osagaien fabrikazioan gako diren lau teknologiei erantzuten diete. Fagor Ederlan Slovesko (2006, Eslovakia- Europa) eta Fagor Ederlan Kunshan (2010, Txina-Asia) jaio ziren.

AEBko eta Koreako aliantza teknologiei esker are azkarrago erantzun ahal zaio edozein bezerori, munduko edozein lekutan egonda ere.

2004tik 2006ra arteko urteetan erronka sozial garrantzitsuak egon ziren. VL Usurbil, FIT Automoción eta VL Tafallaren kooperatibizazioa geratu zen. Bazkideak 1.500 baino gehiago dira; aurrerapen garbia da konpainiaren proiektu sozio-enpresarialean.

2008an, Fagor Ederlanek jauzi egin zuen etorkizunerantz Edertek Zentro Teknologikoaren inaugurazioarekin. Mondragon Korporazioaren Automobilgintzaren Dibisioko beste enpresa batzuekin elkarlanean sortu zen Edertek. Urte horietan bere lidergoa sendotu zuen eta lehentasunezko partner bihurtu zen automobilgintzaren sektoreko fabrikatzaile nagusietarako.

Años 2005 - 2013
2013 - 2019
Años 2013 - 2019
Lider teknologikoak

2014an Fagor Ederlanen taldearen proiektu sozioenpresariala onartu zen.

Berrikuntzaren aldeko apustuak indarra hartu zuen. Planta berriak ireki ziren Mexikon (GISEderlan eta Fagor Ederlan Mexiko) eta Europan ere (Behe Presioko Aluminioa Bergara), osagai arinen eta aluminiozko osagarrien fabrikaziora bideratutako teknologia eta prozesuekin.

Horrela, bere ahalmen eta proposamen teknologikoa handitzen du, automobilgintzaren sektore bertiginosora eogkituta. Materialen eta beraien transformaziorako teknologien arteko interakzion fabrikatutako osagaien funtzioa menderatzea funtsezkoa da gure arrakastarako.

Fagor Ederlanek eraldaketa sozialerako duen proiektua indartu zen, ingurunearekin dugun estrategiari esker, enpresa garapen iraunkorraren funtsezko oinarria baita.

Años 2013 - 2019

Beste etorkizun batzuk Fagor Ederlanen

  • Nolakoa izango da kooperatiba eta bere irizpide eraldatzailea etorkizunean?
  • Nolakoak izango dira etorkizuneko osagaiak beren prestazioei eta konplexutasun funtzionalari dagokienez?
  • Nolakoa izango da Fagor Ederlan bi hamarkada barru egiturari, teknologiei eta prozesuei dagokienez?
  • Zer-nolako pertsonak izango gara eta zer profil profesional beharko dira?

Oraindik ere galdera hauek eta beste batzuek motibatzen dute Fagor Ederlan hurrengo 50 urteetako etorkizuna diseinatzera.