Gure kultura bultzatzen dugu

Harro gaude garenarekin. Euskal kultura bultzatzeko eta euskararen normalizazioaren alde egiten dugu lan, bai lan eremuan bai eremu lokalean.

Euskaraz eta euskararen alde egiten dugu lan

Konpromiso zintzoa dugu euskararekin, Europako hizkuntzarik zaharrena baita, eta hizkuntza hori harreman sozio-enpresarial guztietan erabiltzea posible izan dadin saiatzen gara. Euskararen erabileraren sustapena gure plan estrategikoaren zatia da, eta horretarako euskararen ikaskuntza sustatzen da eta erabiltzeko aukerak sortzen dira.

 

Ezagutza

Baliabideak eskaintzen ditugu bazkide langile guztiek euskara ikasteko eta euskara maila hobetzeko aukera eduki dezaten.

Ulermena da euskararen erabilera erakunde osoan zabaltzeko giltzarria.

Leialtasuna

Euskararen erabilera bultzatzen dugu ingurune profesionalean, bi eratan:

  • Hizkuntzaren zenbait funtziori esklusibitatea emanez.
  • Hobekuntza planak sustatuz, proiektu partekatu horrekiko erantzunkidetasunean oinarrituta.

Fagor Ederlanen lanean ari garenok hizkuntza minoritario horren babesik hoberena gara.

Hitzetatik ekintzetara

130
IKASLE
35 ikasle Euskaltegietan eta 94 Fagor Ederlanen bertan ematen diren klaseetan.
109
LANGILE
aktiboki ari dira parte hartzen euskararen erabilera bultzatzeko batzordeetan.
277K
EURO
inbertituta azken urtean.

Ziurtagiriak

Euskal Herrian ditugun lau lantegik zilarrezko BIKAIN ziurtagiria eskuratu dute. Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak ematen du, eta Fagor Ederlanek euskararen presentzian, erabileran eta kudeaketan normalizazio maila ertaina duela ziurtatzen du.

  • 2013 Fagor Ederlan Bulego Orokorrak
  • 2014 Aluminio Injekzioa Eskoriatza eta Aluminio Injekzioa Aretxabaleta
  • 2014 Edertek Zentro teknologikoa
  • 2016 Burdina Fundizioa Eskoriatza
Bikain