Informazio zehatza

< itzuli
null UNE 166002:2014 ziurtagiria lortu du EDERTEKek
Ederlan & Estrategia 2020/02/12

UNE 166002:2014 ziurtagiria lortu du EDERTEKek

Edertekek, Fagor Ederlanen eta Mondragon Automocionen CHP Dibisioaren zentro
teknologikoak, UNE 166002:2014 arauaren araberako ziurtagiria eskuratu du,
zeinarekin zentroaren I+G+Bren kudeaketa sistema arauaren betekizunekin bat
datorrela baliozkotzen den.

Berrikuntza da Fagor Ederlan taldeak Automobilgintzako
osagaietako soluzio aurreratuetan liderra den heinean garatzen duen jardueraren
oinarria.

Berrikuntza gidatzen duten sistema eta prozesua arrakastatsuak direla eta
emaitzarik hoberenak lortzen dituztela bermatzea funtsezko elementua eta
bereizgarria da. Horregatik, berrikuntza jardueran fokoa jarrita, ziurtagiri hau beste
aurrera pauso bat izan da Edertekeko berrikuntzaren kudeaketan bikaintasuna lortzeko
bidean.

Zentroak bi etapa oso desberdinetan ezarri du kudeaketa eredu hau (abiaraztea eta
ezarpena, hau da, 1 Fasea eta 2 Fasea). Lehenengo etapa 2017an hasi zen, eta bigarren
etapa (Sendotzea eta Ziurtagiria, hau da, 3 eta 4 faseak) 2019an zehar garatuko da.

Hori lortzeko, erakundeak bi auditoria fase gainditu behar izan ditu. Pasa den urteko
urrian eta azaroan egin ziren auditoriak, AENOReko auditore talde baten eskutik, eta
auditoreek egiaztatu zutenez, zentroaren I+G+Bren kudeaketa sistema bat dator
adierazitako betekizunekin. Horrek ekarri du zentroan definitutako barruko prozesuak
eta prozedurak berregituratzea, bikaintasunera eta etengabeko hobekuntzara
bideratutako kudeaketa eredu bat lortzeko.