Informazio zehatza

< itzuli
null Fagor Ederlan, Industry 4.0 kongresuko hizlaria, Advanced Factories 2020 ekitaldian
Berrikuntza & Teknologia 2020/03/05

Fagor Ederlan, Industry 4.0 kongresuko hizlaria, Advanced Factories 2020 ekitaldian

  • Industria 4.0, konektibitatea eta automatizazio industrial robotikoa izan ziren Bartzelonan martxoaren 3tik 5era egin zen Advanced Factories 2020 ekitaldiko protagonista nagusiak.

  • Fagor Ederlanek bere historia digitalean zentratutako ponentzia bat aurkeztu zuen. 4.0 industria bere negozio ereduan nola sartu den azaltzen digun gogoeta estrategikoaren gaineko ibilbide bat

Martxoaren 3an, Industry 4.0 Kongresua ospatu zen Bartzelonan, Advanced Factories ekitaldiaren 2020ko edizioaren barruan, eta Fagor Ederlanek hizlari moduan parte hartu du bertan. Kongresuak 120 hitzaldi baino gehiago eduki ditu hainbat arlotako berrikuntzaren inguruan, esaterako hauek: industriako ekipo berriak, ekoizpen prozesu berriak, industrian aplikatutako teknologia digitalak eta produktuen kustomizazioa, beti iraunkortasunaren aldeko apustua ahaztu gabe. Hori dena nazioarteko 260 aditu baino gehiagoren eskutik, beren kasu arrakastatsuak, esperientziak eta gure ekoizpen plantetan 4.0 industria ezartzeko dituzten proposamen berritzaileak ezagutzera eman baitituzte. Izan ere, merkatuko lehian parte izaten jarraitzeko ezinbestekoa baita.

Estibaliz Elizondok gidatu du Fagor Ederlanen ponentzia. Estibaliz 4.0 Industriako proiektuetako ingeniari gidaria da Ederteken, taldearen zentro teknologikoan, eta Fagor Ederlan bere eraldaketa digitalerako prozesua nola bizitzen ari den azaldu du. Teknologia “disruptiboen” bonbardaketak gainezka ere egiten ziguneko garaitik hasita, 4.0 industriaren inguruko roadmap bat definituta edukitzeraino; hitz batean, data-driven antolaketa bat, negozioaren errentagarritasunaren eta lehiakortasunaren ikuspuntutik.

Fagor Ederlanen historia digitala, erabateko garapenean dagoena, bide orri baten definizioarekin hasi zen, 2018an. Edertekek, taldearen zentro teknologikoak, 4.0 Industriaren bide orria gidatu zuen, eta lan horren emaitza gisa Fagor Ederlanek egun estrategia bat dauka honako lerro hauetan zentratuta: lantegiaren denbora errealeko kudeaketa, prozesu adimendunak, efizientzia energetikoa eta produktuaren “DNA”. Aldi berean, kontzeptu proba batzuk lantzen ari dira, eremu horretan berriak diren teknologiak erabiliz. Gaur egun, proiektu pilotu horietako batzuk ekoizpen plantetara transferitzen ari dira, eta horrekin negozioaren aurrerabidean jauzi garrantzitsu bat ematea espero da